Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Sally Haslanger.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,340 --> 00:00:07,330 Zergatik erreproduzitzen ditugu jarrera matxistak edo arrazistak? 2 00:00:07,610 --> 00:00:11,910 Edo zergatik egiten dugu barre zapalkuntzak oinarri dituzten txisteekin? 3 00:00:12,140 --> 00:00:16,310 Zergatik jokatzen dugu, batzuetan, gure ideien kontrako norabidean? 4 00:00:16,740 --> 00:00:19,738 Zeure buruari inoiz halakorik galdetu badiozu, 5 00:00:19,762 --> 00:00:24,320 bada ezagutu behar zenukeen filosofo bat. Sally Haslanger du izena. 6 00:00:24,570 --> 00:00:29,322 Zapalkuntza eta injustizia askoren atzean dauden dinamika eta egiturak 7 00:00:29,346 --> 00:00:31,480 agerian uzten ditu haren lanak. 8 00:00:31,870 --> 00:00:34,413 Horren bidez, errazago uler dezakegu 9 00:00:34,437 --> 00:00:36,810 gure jokabideak nola eraikitzen ditugun, 10 00:00:36,830 --> 00:00:38,450 baita gure izaera ere. 11 00:00:39,010 --> 00:00:40,270 Sally Haslanger 12 00:00:40,420 --> 00:00:44,530 1955ean jaio zen, Connecticut-en, 13 00:00:44,800 --> 00:00:46,360 Amerikako Estatu Batuetan. 14 00:00:46,790 --> 00:00:48,384 Filosofia irakaslea da 15 00:00:48,408 --> 00:00:52,880 Massachusettseko Institute of Technology unibertsitate entzutetsuan. 16 00:00:53,160 --> 00:00:56,587 Lehen lanetan, metafisika eta antzinako filosofia aztertu zituen, 17 00:00:56,611 --> 00:00:58,330 Aristoteles nagusiki. 18 00:00:58,680 --> 00:01:01,223 Baina pixkanaka, filosofia politikoan, 19 00:01:01,247 --> 00:01:04,630 feminismoan eta arrazaren teoria kritikoan murgildu da. 20 00:01:05,020 --> 00:01:07,960 Korronte ugaritatik edan duen pentsalaria da, 21 00:01:08,250 --> 00:01:11,260 baina estrukturalismoan kokatu daiteke haren lana. 22 00:01:11,990 --> 00:01:14,130 Haslangerren estrukturalismoak dio 23 00:01:14,360 --> 00:01:17,190 gizarteko harreman eta fenomenoak ulertzeko, 24 00:01:17,390 --> 00:01:20,650 aintzat hartu behar dela sistema handiago baten parte direla. 25 00:01:21,620 --> 00:01:23,550 Dozenaka lan argitaratu ditu. 26 00:01:23,650 --> 00:01:28,120 Bada artikulu bilduma bat haren ekarpen nagusiak ondo jasotzen dituena. 27 00:01:28,321 --> 00:01:33,005 Resisting Reality: Social Construction and Social Critique du izena. 28 00:01:33,109 --> 00:01:36,590 Naturaltzat ditugun kategoria, ezaugarri 29 00:01:36,730 --> 00:01:40,140 edo praktiken jatorri soziala agerian uzten du bertan, 30 00:01:40,410 --> 00:01:44,210 eta gizarteko dinamika eta egitura materialekin lotzen ditu. 31 00:01:44,540 --> 00:01:48,610 Lan hori lau kontzeptu edo ideia nagusiren bueltan harilkatzen da. 32 00:01:49,390 --> 00:01:52,010 1-Sistemak eta gizarte egiturak 33 00:01:52,310 --> 00:01:54,250 Gizakia animalia soziala da, 34 00:01:54,440 --> 00:01:57,660 interakzio eta koordinazio soziala behar duelako. 35 00:01:58,020 --> 00:02:01,320 Eta hori guztia, sistema sozial batean gertatzen da. 36 00:02:01,470 --> 00:02:03,150 Baina zer da, sistema bat? 37 00:02:03,940 --> 00:02:05,270 Haslangerren arabera, 38 00:02:05,460 --> 00:02:07,154 gauza multzo bat da sistema, 39 00:02:07,178 --> 00:02:11,420 osotasun bat sortzen duena elkarren arteko funtzionamenduari esker. 40 00:02:11,800 --> 00:02:14,050 Familia bat sistema bat izan daiteke 41 00:02:14,240 --> 00:02:15,800 edo kirol talde bat ere bai. 42 00:02:16,210 --> 00:02:18,370 Gizartea bera ere sistema bat da, 43 00:02:18,570 --> 00:02:19,710 baina konplexua da eta 44 00:02:19,930 --> 00:02:22,680 beste hainbat sistema hartzen ditu bere baitan. 45 00:02:23,022 --> 00:02:25,612 Sistemek zereginak eta helburuak dituzte. 46 00:02:26,010 --> 00:02:28,390 Bertako kideen jokabidea ulertzeko, 47 00:02:28,710 --> 00:02:31,330 lagungarria da sistemaren helburuak ulertzea. 48 00:02:32,110 --> 00:02:35,130 Arraunlari batek modu jakin batean jokatzen badu, 49 00:02:35,420 --> 00:02:38,520 arraun-talde osoaren helburuei erantzuten dielako da. 50 00:02:38,960 --> 00:02:40,250 Sistema bakoitzak, 51 00:02:40,493 --> 00:02:45,243 helburu horiek betetzeko, harreman eta praktika jakin batzuk konfiguratzen ditu. 52 00:02:45,690 --> 00:02:46,710 Harreman horiei 53 00:02:46,800 --> 00:02:49,100 egiturak esaten die Haslangerrek. 54 00:02:49,500 --> 00:02:50,750 Egiturak, beraz, 55 00:02:50,796 --> 00:02:54,550 sistema baten barruan dauden pertsona edo zati desberdinen arteko 56 00:02:54,574 --> 00:02:57,246 harreman-sareak eta praktika-sareak dira. 57 00:02:58,120 --> 00:02:59,630 Familia sistema bada, 58 00:02:59,980 --> 00:03:04,010 egitura posibleetako bat familia-tradizionala izan daiteke. 59 00:03:05,490 --> 00:03:06,190 Egituran, 60 00:03:06,380 --> 00:03:09,380 zati edo pertsona bakoitzak bere kokalekua du. 61 00:03:09,800 --> 00:03:13,039 Berezitasuna da kokalekuek baldintzatzen dutela 62 00:03:13,063 --> 00:03:14,620 pertsonen arteko harremana. 63 00:03:15,310 --> 00:03:18,630 Arraun talde batean, eta kokalekuaren ikuspegitik, 64 00:03:18,710 --> 00:03:20,813 berdin dio Joxe Marik, Mirarik, 65 00:03:20,837 --> 00:03:23,630 ala Aitorrek okupatzen duen patroiaren lekua. 66 00:03:23,741 --> 00:03:27,151 Izan ere, arraun taldean, patroia izate hutsarekin 67 00:03:27,350 --> 00:03:29,370 harreman jakin batzuk ezartzen dira, 68 00:03:29,520 --> 00:03:32,250 eta oro har, boterea banatzeko modu bat ere bai. 69 00:03:33,346 --> 00:03:34,456 Gerta daiteke, 70 00:03:34,537 --> 00:03:37,935 egitura jakin batzuek boterea bidegabeki banatzea 71 00:03:37,972 --> 00:03:40,400 eta, horrela, menderatze-egoerak sortzea. 72 00:03:40,520 --> 00:03:41,980 Haslangerren arabera, 73 00:03:42,030 --> 00:03:45,500 horiek ez dira sortzen pertsona baten intentzio maltzurrengatik. 74 00:03:45,900 --> 00:03:50,360 Egiturak berak harreman eta praktika sozial jakin batzuk bultzatzen ditu 75 00:03:50,616 --> 00:03:51,390 eta, beraz, 76 00:03:51,440 --> 00:03:53,010 boterea ere banatzen du. 77 00:03:53,737 --> 00:03:55,437 2-Praktika Sozialak 78 00:03:55,800 --> 00:03:57,110 Haslangerren arabera, 79 00:03:57,310 --> 00:04:00,810 praktika sozialak dira gizartearen oinarrizko zutabeak, 80 00:04:00,890 --> 00:04:03,870 eta beraz, gizarte egiturak osatzen dituztenak. 81 00:04:04,160 --> 00:04:06,710 Praktika sozialak jarrera-patroiak dira, 82 00:04:07,056 --> 00:04:11,566 eskema kultural batzuek orientatzen dituztenak, eta ikasi egiten direnak. 83 00:04:11,940 --> 00:04:13,810 Praktika batean parte hartzea 84 00:04:14,100 --> 00:04:18,320 gainerakoekin eta munduko beste alderdi batzuekin erlazionatzea da, 85 00:04:18,630 --> 00:04:23,580 betiere, portaera-eskema publiko baten parte diren moduen arabera egiten bada. 86 00:04:24,140 --> 00:04:27,440 Praktikak ez dira nahitaez gardenak edo begi-bistakoak. 87 00:04:27,810 --> 00:04:31,810 Baliteke norbera ez jabetzea praktika batean parte hartzen ari dela, 88 00:04:32,130 --> 00:04:35,320 edo ez jabetzea haren zentzuaz edo funtzionamenduaz. 89 00:04:35,870 --> 00:04:39,700 Familia-bazkari batean edo lagunarteko bazkari batean, adibidez, 90 00:04:39,920 --> 00:04:41,740 ez dugu modu berean jokatzen. 91 00:04:42,100 --> 00:04:44,860 Herrialdeak ere baldintzatzen ditu portaerak; 92 00:04:45,050 --> 00:04:46,150 esaterako, 93 00:04:46,175 --> 00:04:49,655 portaera hori ez da berdina Euskal Herrian edo Japonian. 94 00:04:50,400 --> 00:04:52,970 Praktikak kultura batean txertatzen dira: 95 00:04:53,520 --> 00:04:57,119 kulturak eskema-publikoak ematen dizkigu, gauza batzuei 96 00:04:57,144 --> 00:04:59,641 balioa emateko eta beste batzuei ez, 97 00:04:59,760 --> 00:05:02,180 eta horrexek bideratzen ditu gure jarrerak. 98 00:05:03,260 --> 00:05:07,430 Gauzei ematen diegun balioaren edo esanahi sozialaren arabera, 99 00:05:07,480 --> 00:05:09,570 modu batean edo bestean jokatuko dugu. 100 00:05:10,640 --> 00:05:11,940 3-Ideologia 101 00:05:12,400 --> 00:05:13,560 Haslangerrek dio, 102 00:05:13,690 --> 00:05:15,400 gure arrazoimen praktikoak, 103 00:05:15,424 --> 00:05:18,720 egoera bakoitzaren aurrean nola jokatu esaten digunak, 104 00:05:18,744 --> 00:05:20,570 hainbat tresna erabiltzen dituela. 105 00:05:20,850 --> 00:05:24,300 Eta horien artean, garrantzitsuak dira esanahi sozialak. 106 00:05:24,530 --> 00:05:26,180 Esanahi sozialen bidez 107 00:05:26,350 --> 00:05:28,610 gauzei balioa ematen ikasten dugu, 108 00:05:28,690 --> 00:05:30,500 sozializazio prozesuan. 109 00:05:30,680 --> 00:05:32,180 Beste modu batera esanda: 110 00:05:32,430 --> 00:05:34,820 gure arrazoimen praktikoa ikasia da, 111 00:05:35,180 --> 00:05:36,690 uste baino publikoagoa 112 00:05:36,910 --> 00:05:39,150 eta beste askorekin elkarbanatzen dugu. 113 00:05:39,590 --> 00:05:41,180 Baina, badago arazo bat: 114 00:05:41,380 --> 00:05:43,598 arrazoimen praktikoa, eta oro har, 115 00:05:43,622 --> 00:05:47,100 praktika sozialak kulturaren bidez ikasten ditugu. 116 00:05:47,260 --> 00:05:48,950 Hau da, normatiboak dira. 117 00:05:49,380 --> 00:05:51,680 Horrek esan nahi du, gerta daitekeela 118 00:05:51,840 --> 00:05:56,180 gure arrazoitzeko modua egitura bidegabeen baitan ikasia izatea, 119 00:05:56,580 --> 00:05:57,520 eta ondorioz, 120 00:05:57,630 --> 00:06:01,270 gure praktika sozialek egitura horiek sostengatu ditzakete. 121 00:06:02,140 --> 00:06:05,590 Egitura bidegabe horien baitan murgiltzen ikasi dugunez, 122 00:06:05,840 --> 00:06:09,106 egitura horiek erreproduzitzen dituzten praktika sozialak 123 00:06:09,130 --> 00:06:10,690 aurrera eraman ditzakegu 124 00:06:10,770 --> 00:06:11,990 kontziente izan gabe. 125 00:06:12,150 --> 00:06:14,270 Ideologia sartzen da hor jokoan. 126 00:06:14,380 --> 00:06:16,800 Hori gertatzean, gure praktika sozialak 127 00:06:16,960 --> 00:06:19,920 ideologizatuak daudela esango luke Haslangerrek, 128 00:06:20,210 --> 00:06:23,324 egitura bidegabeak ezkutatu, naturalizatu 129 00:06:23,348 --> 00:06:26,170 eta erreproduzitzen dituelako ideologiak. 130 00:06:26,721 --> 00:06:30,500 Plaza publikoan kontzeptua beste modu batera erabiltzen bada ere, 131 00:06:30,560 --> 00:06:31,500 Haslangerrek 132 00:06:31,577 --> 00:06:32,917 ideologia hitzari 133 00:06:33,042 --> 00:06:35,022 konnotazio negatiboa ematen dio, 134 00:06:35,220 --> 00:06:39,350 ideologiak norbera bere interesen aurka jokatzera eraman baitezake. 135 00:06:40,910 --> 00:06:42,500 4- Naturalizazioa 136 00:06:42,690 --> 00:06:45,369 Haslangerrek naturalizazioa esaten dio 137 00:06:45,393 --> 00:06:48,250 eraikiak edo akzidentalak diren fenomenoak 138 00:06:48,370 --> 00:06:50,410 berezko edo naturaltzat jotzeari. 139 00:06:51,140 --> 00:06:53,820 Feminitatea edo maskulinitatea, adibidez, 140 00:06:53,990 --> 00:06:55,610 eraikuntza sozialak dira. 141 00:06:55,700 --> 00:06:58,611 Horrek esan nahi du egitura sozial jakinen ondorioz 142 00:06:58,635 --> 00:07:00,850 sortzen diren nolakotasunak direla. 143 00:07:00,914 --> 00:07:02,085 Kasu horretan, 144 00:07:02,110 --> 00:07:04,030 egitura sozial patriarkalak. 145 00:07:04,197 --> 00:07:07,287 Eta, batez ere, saihesgarriak eta aldagarriak direla. 146 00:07:07,450 --> 00:07:10,590 Azken finean, gizarte-egiturei eta esanahi sozialei 147 00:07:10,614 --> 00:07:13,440 begiratzen ez zaienean gertatzen da hori. 148 00:07:14,180 --> 00:07:18,770 Ez badugu aztertzen zein sistemak eta egiturek eragiten duten, adibidez, 149 00:07:18,990 --> 00:07:21,310 emakumeek zaintza ardura gehiago hartzea, 150 00:07:21,680 --> 00:07:24,940 eta erreparatzen badiogu, soilik, estatistikari, 151 00:07:25,030 --> 00:07:27,390 ideologiak bide erraza aurkituko du: 152 00:07:27,770 --> 00:07:29,810 nahikoa da ingurura begiratzea 153 00:07:30,070 --> 00:07:33,940 emakumeek zaintzarako joera handiagoa dutela ondorioztatzeko. 154 00:07:34,210 --> 00:07:36,150 Mundu erreal eta objektiboak 155 00:07:36,230 --> 00:07:38,500 gure suposizioak konfirmatzen ditu, 156 00:07:38,550 --> 00:07:40,250 mundua horrela egin dugulako. 157 00:07:40,830 --> 00:07:45,270 Bukle edo gurpil-zoro horren bidez erreproduzitzen da gizarte bidegabea. 158 00:07:46,140 --> 00:07:48,130 Eta horregatik dio Haslangerrek 159 00:07:48,210 --> 00:07:52,440 beharrezkoa dela gizartearen sistema eta egiturei arreta jartzea, 160 00:07:52,590 --> 00:07:57,300 horri begiratuz ulertu baitezakegu zergatik jokatzen dugun modu bidegabean. 161 00:07:58,990 --> 00:07:59,715 Hori bai, 162 00:07:59,740 --> 00:08:01,240 denak ez dira berri txarrak: 163 00:08:01,440 --> 00:08:02,740 Haslangerren arabera, 164 00:08:02,930 --> 00:08:05,920 gizarte egiturak eta sistemak ez dira perfektuak, 165 00:08:06,190 --> 00:08:08,680 eta uste baino arraila gehiago dituzte. 166 00:08:08,820 --> 00:08:14,150 Kolektiboan jardunda, beti dago marjina erresistentziarako eta eraldaketarako.