Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Txillardegi eta XX. mendeko eleberrigintza.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,166 --> 00:00:04,480
Ola ola, Idaztola!

2
00:00:04,840 --> 00:00:06,150
Kaixo, Ira naiz.

3
00:00:06,270 --> 00:00:06,885
Ira,

4
00:00:06,910 --> 00:00:08,014
Elbira...

5
00:00:08,110 --> 00:00:09,560
Tira! Dagoeneko
badakizue nor naizen!

6
00:00:09,852 --> 00:00:13,570
Gaur ezaguna egingo zaizuen
beste izen bat aipatuko dizuet.

7
00:00:13,710 --> 00:00:15,440
Bueno, izena baino, goitizena.

8
00:00:15,510 --> 00:00:16,643
Txillardegi.

9
00:00:16,820 --> 00:00:18,767
Goitizena esan dut, ez abizena!

10
00:00:18,792 --> 00:00:21,104
Txillardegiren izen-abizenak
beste batzuk baitziren:

11
00:00:21,300 --> 00:00:23,350
Jose Luis Alvarez Enparantza.

12
00:00:23,870 --> 00:00:27,410
Zer uste zenuten, izen artistikoak
orain asmatutako zerbait direla?

13
00:00:28,140 --> 00:00:29,140
Donostiarra zen.

14
00:00:29,250 --> 00:00:32,580
Antigua auzoan jaioa 1929an.

15
00:00:32,712 --> 00:00:33,957
Orain dela…

16
00:00:34,280 --> 00:00:36,480
Bueno, matematikak
zuei utziko dizkizuet.

17
00:00:36,890 --> 00:00:38,170
Eta pentsatuko duzue,

18
00:00:38,384 --> 00:00:39,239
Txillardegi.

19
00:00:39,290 --> 00:00:39,865
Zergatik?

20
00:00:39,890 --> 00:00:41,850
Zer egingo ote zuen honek?

21
00:00:42,062 --> 00:00:44,089
Akaso kontrakoa
galdetu beharko genuke!

22
00:00:44,114 --> 00:00:46,390
Zer ez zuen egin Txillardegik?

23
00:00:46,487 --> 00:00:48,480
Gauza asko egin zituen.

24
00:00:48,570 --> 00:00:52,008
Beste batzuek zazpi bizitzatan
egingo lituzketenak baino gehiago!

25
00:00:52,033 --> 00:00:54,573
Hizkuntzalaria,
politikaria, irakaslea…

26
00:00:54,598 --> 00:00:59,094
Denetik izan zen, eta alor horietan
guztietan izan zuen zeresan handia.

27
00:00:59,550 --> 00:01:03,310
Baina bere alde horietatik guztietatik
bat azpimarratuko dugu gaur:

28
00:01:03,510 --> 00:01:05,720
idazle bezala
egin zuen ibilbidea…

29
00:01:06,290 --> 00:01:08,050
Baina aurretik,
parentesi txiki bat.

30
00:01:08,130 --> 00:01:12,550
Izan ere, euskara batuaren sorreran ere
paper nabarmena izan zuen Txillardegik.

31
00:01:12,690 --> 00:01:15,160
Bere kabuz eta ekimenez
ikasi zuen euskaraz,

32
00:01:15,210 --> 00:01:17,872
baina hori ez zuen traba
izan euskara batua sortzeko

33
00:01:17,897 --> 00:01:21,554
ezinbestekoak ziren lehen eztabaida
eta proposamenak abiatzeko.

34
00:01:21,870 --> 00:01:24,950
Bere bizitzaz gehiago jakin
nahi baduzue, bilatu Nahieranen

35
00:01:25,110 --> 00:01:27,900
“Euskara batua zertan
den” dokumental ederra.

36
00:01:28,401 --> 00:01:31,434
Baina gaur bere nobelista lanaz
arituko naizela esan dizuet, ezta?

37
00:01:31,838 --> 00:01:33,138
Ba Ira, harira!

38
00:01:33,597 --> 00:01:35,891
Izan ere, askorentzat
Txillardegiren obra

39
00:01:35,916 --> 00:01:37,964
mugarri bat da
euskal literaturan.

40
00:01:38,220 --> 00:01:40,737
Berak idatzia da
euskal literaturako lehen

41
00:01:40,762 --> 00:01:42,204
eleberri modernoa:

42
00:01:42,600 --> 00:01:44,500
Leturiaren egunkari ezkutua.

43
00:01:45,120 --> 00:01:48,400
1957an argitaratu
zuen eta bertan,

44
00:01:48,590 --> 00:01:52,760
Joxeba Leturia izeneko pertsonaiaren
zalantza eta kezkak kontatzen ditu,

45
00:01:52,940 --> 00:01:56,590
Joxebak berak lehen pertsonan
idatzitako egunerokoaren bidez.

46
00:01:56,857 --> 00:02:00,150
Eta zergatik esaten dugu
lehen eleberri modernoa dela?

47
00:02:00,330 --> 00:02:01,620
Bada, lehenengo aldiz,

48
00:02:01,774 --> 00:02:04,008
euskarazko eleberri bat
garai horretan Europan

49
00:02:04,033 --> 00:02:06,764
idazten zen literaturaren
antzekoa zelako.

50
00:02:06,920 --> 00:02:07,885
Bai gaietan,

51
00:02:07,910 --> 00:02:08,975
bai estiloan.

52
00:02:09,000 --> 00:02:09,685
Sartre,

53
00:02:09,710 --> 00:02:10,360
Camus,

54
00:02:10,410 --> 00:02:11,285
Unamuno…

55
00:02:11,310 --> 00:02:12,700
Ezagunak egiten zaizkizue?

56
00:02:13,120 --> 00:02:15,083
Bide hori hartu
zuen Txillardegik.

57
00:02:15,660 --> 00:02:16,920
Beste modu batera esanda,

58
00:02:17,100 --> 00:02:21,850
nobela honek erabat hautsi zuen ordura
arteko euskal idazle gehienen joerekin.

59
00:02:22,790 --> 00:02:23,920
Ea gogoratzen duzuen:

60
00:02:24,050 --> 00:02:24,957
Txomin Agirre,

61
00:02:24,982 --> 00:02:27,298
Axular eta bestelako
egile kostunbristek

62
00:02:27,323 --> 00:02:29,538
non kokatzen
zituzten euren lanak?

63
00:02:29,640 --> 00:02:31,180
Baserri giroan esan
du baten batek?

64
00:02:31,423 --> 00:02:32,470
Bai, hori da!

65
00:02:32,762 --> 00:02:33,750
Txillardegik aldiz,

66
00:02:33,804 --> 00:02:35,821
hirian. Paris, Brusela…

67
00:02:36,270 --> 00:02:37,270
Zer gehiago?

68
00:02:37,300 --> 00:02:41,170
Aurreko idazleek ikuspegi
moralista eta jainkozalea zuten, ezta?

69
00:02:41,410 --> 00:02:42,460
Txillardegik, aldiz,

70
00:02:42,660 --> 00:02:44,850
existentzialismotik idazten du.

71
00:02:45,190 --> 00:02:46,245
Eta esango duzue,

72
00:02:46,270 --> 00:02:49,269
zer demontre da
existentzialismoa?

73
00:02:49,294 --> 00:02:51,434
Ba izenak dirudiena
baino sinpleagoa da.

74
00:02:51,800 --> 00:02:52,940
Hitz gutxitan esateko:

75
00:02:53,230 --> 00:02:55,740
bizitzaren zentzua
bera zalantzan jartzea.

76
00:02:55,930 --> 00:02:59,500
Hori da, Leturia izeneko
protagonistak, etengabe egiten duena.

77
00:02:59,525 --> 00:03:02,294
Bere buruari galdetzen
dio: Zertarako bizi naiz?

78
00:03:02,410 --> 00:03:03,310
Aske naiz?

79
00:03:03,370 --> 00:03:04,660
Zer egin behar nuke?

80
00:03:04,980 --> 00:03:06,600
Zuei ere gertatzen zaizue?

81
00:03:07,270 --> 00:03:10,950
Hiru ezaugarri horiek egiten dute obra
hau, besteak beste, eleberri moderno.

82
00:03:11,300 --> 00:03:15,537
Leturiaren egunkari ezkutua da
Txillardegiren eleberri ezagunena, beraz.

83
00:03:15,720 --> 00:03:16,970
Baina ez bakarra.

84
00:03:17,250 --> 00:03:19,820
Bide bera muturrera
eraman zuen bigarrenean.

85
00:03:20,000 --> 00:03:21,045
Apuntatu izena:

86
00:03:21,070 --> 00:03:22,250
Peru Lezartzako.

87
00:03:22,760 --> 00:03:24,610
Beste bi gehiago
ere idatzi zituen.

88
00:03:24,850 --> 00:03:26,860
Elsa Scheelen, Bruselan kokatua;

89
00:03:26,960 --> 00:03:30,410
eta Haizeaz bestaldetik,
guztietan esperimentalena.

90
00:03:30,776 --> 00:03:32,191
Konturatu al zarete?

91
00:03:32,480 --> 00:03:36,500
Badirudi protagonisten izenak
izenburura eramateko joera zuela, ezta?

92
00:03:36,730 --> 00:03:37,874
4tik 3!

93
00:03:38,150 --> 00:03:40,650
Hau da, azkar batean
Txillardegiri buruz esateko nuena.

94
00:03:40,866 --> 00:03:42,900
Gehiago jakin nahi
baduzue, bilatu!

95
00:03:43,060 --> 00:03:45,630
Wikipedian, hari buruz
egindako dokumentaletan,

96
00:03:45,830 --> 00:03:46,807
edo zergatik ez,

97
00:03:47,000 --> 00:03:48,133
haren liburuetan!

98
00:03:48,420 --> 00:03:49,405
Baina txxxst.

99
00:03:49,430 --> 00:03:52,340
Ez despistatu, oraindik
ez dugu bukatu.

100
00:03:52,720 --> 00:03:56,240
Txillardegirena lehen eleberri
modernoa izan zela esan dugu, ezta?

101
00:03:56,410 --> 00:03:57,416
Baina, zorionez,

102
00:03:57,441 --> 00:03:58,750
ez zen bakarra izan.

103
00:03:59,000 --> 00:04:02,995
Berak zabaldutako bidea are gehiago
zabaltzen jarraitu zuten beste askok.

104
00:04:03,020 --> 00:04:07,714
Existentzialismotik, literatura
esperimentalerako bidea igaro zuten.

105
00:04:08,060 --> 00:04:09,234
Eta horien artean,

106
00:04:09,259 --> 00:04:12,356
nabarmentzeko moduko
beste izen bat emango dizuet:

107
00:04:12,381 --> 00:04:14,008
Ramon Saizarbitoria.

108
00:04:14,252 --> 00:04:17,582
Txillardegiren lehenengo
nobela baino 12 urte beranduago

109
00:04:17,607 --> 00:04:20,130
argitaratu zuen eleberria
da aipatuko dizuedana:

110
00:04:20,520 --> 00:04:21,970
Egunero hasten delako,

111
00:04:22,230 --> 00:04:24,630
1969an,

112
00:04:24,930 --> 00:04:28,880
gaietan eta forman, bi zentzuetan
izan zen eleberri iraultzailea.

113
00:04:29,366 --> 00:04:30,510
Ah? Ez dizuet esan!

114
00:04:30,930 --> 00:04:35,550
Txillardegi 2012an zendu zen. Baina
hau kontatzen ari naizen bitartean,

115
00:04:35,570 --> 00:04:38,950
Saizarbitoriak jarraitzen
du idazten oraindik.

116
00:04:39,150 --> 00:04:41,210
Eta ibilbide oparoa izan du.

117
00:04:41,620 --> 00:04:42,645
Neurri batean,

118
00:04:42,670 --> 00:04:45,519
Txillardegiren eta
Saizarbitoriaren eleberriek irekitako

119
00:04:45,544 --> 00:04:48,794
zirrikituetatik etorri ziren
gero dozenaka idazle:

120
00:04:49,070 --> 00:04:53,420
Laura Mintegi, Andu Lertxundi,
Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia…

121
00:04:53,942 --> 00:04:55,110
Bukatu dugu ia-ia.

122
00:04:55,253 --> 00:04:57,530
Baina egin dezagun
laburpen azkar bat:

123
00:04:57,550 --> 00:05:02,170
Txillardegi, euskarazko literatura Europako
joeretara hurbilarazi zuen idazlea.

124
00:05:02,480 --> 00:05:04,860
Existentzialismoa,
hiria, gai berriak...

125
00:05:05,200 --> 00:05:07,570
Hori ekarri zuen
euskarazko literaturara.

126
00:05:08,100 --> 00:05:09,340
Nahikoa gaurkoz, ezta?

127
00:05:09,518 --> 00:05:10,518
Hurrena gehiago!

128
00:05:10,573 --> 00:05:13,790
Bitartean, irakurri eta
aktibatu zuen neurona horiek!

129
00:05:13,850 --> 00:05:14,810
Ikusi arte!