Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Zehaztasuneko nekazaritza.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,143 --> 00:00:03,821 Kaixo! 2 00:00:03,846 --> 00:00:05,324 Galdera berri batekin nator. 3 00:00:05,690 --> 00:00:08,890 Lagundu dezake teknologiak nekazaritza jasangarriagoa egiten? 4 00:00:09,530 --> 00:00:11,730 Nekazaritzaren jasangarritasunaz ari garenean, 5 00:00:12,040 --> 00:00:14,640 elikagaiak modu eraginkorrean ekoizteko gaitasunaz ari gara. 6 00:00:14,820 --> 00:00:16,150 Lan egiteaz, azken finean, 7 00:00:16,400 --> 00:00:18,060 baliabide naturalak agortu gabe 8 00:00:18,210 --> 00:00:19,980 eta ingurumena ahalik eta gutxien kaltetuz. 9 00:00:20,030 --> 00:00:22,550 Jasangarritasunaren kontzeptua zabala da hala ere. 10 00:00:22,780 --> 00:00:24,210 Benetan baliagarria izan dadin, 11 00:00:24,320 --> 00:00:28,632 egiteko moduek ekonomikoki bideragarriak eta sozialki bidezkoak ere izan behar dute. 12 00:00:29,082 --> 00:00:31,605 Azken finean ekoizpen arduratsua egiteaz ari gara: 13 00:00:31,630 --> 00:00:33,673 Lurzoruaren erabilera egokia eginez, 14 00:00:33,698 --> 00:00:36,542 Uraren kudeaketa eraginkora eginez, alferrik gastatu gabe. 15 00:00:36,567 --> 00:00:39,309 Eta pestizida eta ongarrien erabilera murriztuz adibidez. 16 00:00:39,490 --> 00:00:40,948 Praktika zehatzak badaude, 17 00:00:40,972 --> 00:00:43,070 norabide horretan jotzeko baliagarriak direnak. 18 00:00:43,090 --> 00:00:46,788 Adibidez, Laboreen errotazioa, lurzoruaren laborantza murriztea 19 00:00:46,812 --> 00:00:48,380 edo, ongarri organikoen erabilera… 20 00:00:48,530 --> 00:00:51,870 Baina gure galderara itzulita, teknologiak ere badu bere papera. 21 00:00:51,895 --> 00:00:55,265 Zehaztasun-nekazaritza kontzeptuan arakatuko dugu hori frogatzeko. 22 00:00:55,370 --> 00:00:58,540 Lurren eta laboreen kudeaketan aplikatzen den estrategia bat da. 23 00:00:58,660 --> 00:01:02,480 Lur sail bakoitzean laboreak zehazki behar duen tratamendua identifikatzen da 24 00:01:02,820 --> 00:01:04,210 tresna teknologikoen bidez, 25 00:01:04,260 --> 00:01:05,550 gero hori bera aplikatzeko. 26 00:01:05,600 --> 00:01:08,233 Horretarako, sentsoreak eta GPS moduko sistemak 27 00:01:08,257 --> 00:01:10,890 integratuta dituzten lanabesak baliatzen dira. 28 00:01:10,980 --> 00:01:13,060 80ko hamarkadatik datorren joera da, 29 00:01:13,180 --> 00:01:15,948 baina duela gutxi iritsi da nekazarien eguneroko lanera. 30 00:01:15,972 --> 00:01:17,411 Honi buruz gehiago jakiteko, 31 00:01:17,435 --> 00:01:19,560 Asier Uribeetxebarriarekin hitz egingo dugu. 32 00:01:19,970 --> 00:01:23,200 NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes departamentuko ikertzailea da 33 00:01:23,450 --> 00:01:25,580 Zehaztasuneko Nekazaritza aipatu dugu, 34 00:01:26,170 --> 00:01:27,570 Zein da helburu nagusia? 35 00:01:28,360 --> 00:01:30,750 Helburu nagusia jasangarritasuna da 36 00:01:30,820 --> 00:01:33,910 eta horretarako hiru arlotan lan egiten da. 37 00:01:33,935 --> 00:01:38,710 Alde batetik, nekazal ustiategiaren errentagarritasuna handitu behar da, 38 00:01:39,043 --> 00:01:43,880 bestetik, ingurumen-aztarna gutxitu behar da 39 00:01:43,905 --> 00:01:46,886 eta azkenik, eta bigarrenarekin lotuta dagoena, 40 00:01:46,911 --> 00:01:51,165 horretarako intsumoen, hau da, aplikatzen diren 41 00:01:51,190 --> 00:01:54,317 tratamenduen erabilera arrazionala egin behar da. 42 00:01:54,690 --> 00:01:56,337 Eta hau nondik dator? 43 00:01:56,770 --> 00:01:58,740 Azken finean, kontzeptua dator, 44 00:01:58,760 --> 00:02:03,019 gizakiak partzela bakoitza modu artifizialean eraiki duelako, 45 00:02:03,044 --> 00:02:04,878 berari komeni zaion moduan. 46 00:02:04,902 --> 00:02:09,090 Eta zehaztapen nekazaritzarekin egiten duena da partzela horren 47 00:02:09,390 --> 00:02:12,521 ahalegindu bariabilitatea kontuan hartzen. 48 00:02:12,546 --> 00:02:16,960 Horretarako aldagai ezberdinak izan behar dira kontuan, 49 00:02:16,984 --> 00:02:19,149 esate baterako, lurraren sakontasuna, 50 00:02:19,173 --> 00:02:24,263 materia organikoa, lurraren hezetasuna eta horrelako beste zenbait aldagai. 51 00:02:24,690 --> 00:02:26,255 Beraz, hitzak esaten duen moduan, 52 00:02:26,279 --> 00:02:30,020 azkenean nahi dena da lursail bakoitza modu zehatz batean aztertu 53 00:02:30,600 --> 00:02:32,868 eta lan hori egokitu, ezta? 54 00:02:33,472 --> 00:02:35,190 Adibidez? 55 00:02:36,270 --> 00:02:37,425 Bai, noski. 56 00:02:37,450 --> 00:02:40,170 Esate baterako, ba, partzela batean zonalde batzuk 57 00:02:40,220 --> 00:02:41,760 izan daitezke hobeak 58 00:02:42,040 --> 00:02:45,120 kultibo baterako, demagun garagarra edo garia, 59 00:02:45,400 --> 00:02:48,190 bertan bariable desberdin batek 60 00:02:48,800 --> 00:02:53,150 eragin handiagoa duelako, esate baterako, 61 00:02:54,400 --> 00:02:55,630 lurreko sakonera. 62 00:02:55,900 --> 00:02:57,518 Dakigun moduan, 63 00:02:57,820 --> 00:02:59,730 kultibo edo uzta hauek ez dira 64 00:02:59,950 --> 00:03:01,730 ureztatzen. 65 00:03:02,050 --> 00:03:03,135 Orduan, 66 00:03:03,160 --> 00:03:05,250 lurra gero eta sakonagoa bada, 67 00:03:05,330 --> 00:03:08,620 orduan eta ura maitatzeko ahalmena handiagoa dauka. 68 00:03:09,000 --> 00:03:10,262 Orain arte, 69 00:03:10,900 --> 00:03:13,340 hau neurtzea oso zaila zen. 70 00:03:14,390 --> 00:03:16,110 Landa gunera joan behar zinen 71 00:03:16,420 --> 00:03:19,775 eta bertan hartu behar ziren lagin mordoxka bat. 72 00:03:19,800 --> 00:03:22,665 Unekoak eta baita denboraren baitakoak. 73 00:03:22,690 --> 00:03:25,610 Eta hau ekonomikoki ez zen bideragarria. 74 00:03:25,890 --> 00:03:28,473 Baina, gaur egun, lehen ahulgune bat zena 75 00:03:28,498 --> 00:03:29,814 gaur egun indargune bat da. 76 00:03:29,839 --> 00:03:33,240 Sentsore asko garatu dira azkenengo 10-20 urteotan. 77 00:03:33,480 --> 00:03:35,737 Sentsore hauek erlazionatuta daude 78 00:03:35,762 --> 00:03:37,770 neurtu nahi dugun aldagaiarekin. 79 00:03:38,210 --> 00:03:41,370 Eta aldagai hori neurtzea orain erraza da. 80 00:03:41,550 --> 00:03:44,383 Ze tresna eta teknologiak ahalbidetzen du hori? 81 00:03:45,030 --> 00:03:49,192 Bai, azken finean, neurtu nahi den aldagaien araberakoa da: 82 00:03:49,400 --> 00:03:50,600 Esate baterako, 83 00:03:50,760 --> 00:03:53,711 lurreko zenbait aldagai neurtu nahi baldin badira, 84 00:03:53,735 --> 00:03:56,180 alorreko konduktibimetro bat erabili daiteke, 85 00:03:56,490 --> 00:03:59,390 edo uztaren osasuna neurtu nahi bada, 86 00:03:59,560 --> 00:04:03,280 dron edo satelite batean muntatuta dagoen kamara bat, 87 00:04:03,360 --> 00:04:06,310 edo uzta neurtu nahi bada zuzenean 88 00:04:06,400 --> 00:04:08,110 uzta jasotzen duen 89 00:04:08,290 --> 00:04:10,230 sentsore bat erabili daiteke. 90 00:04:10,550 --> 00:04:13,210 Eta nola egiten da lan zehaztasun-nekazaritzan? 91 00:04:13,860 --> 00:04:15,410 Bai, aurrez esan bezala, 92 00:04:15,970 --> 00:04:17,381 partzela bakoitza aldakorra da. 93 00:04:17,406 --> 00:04:22,885 Orduan, partzela handi bat hartzen da, eta partzela txikiagoetan banatzen da. 94 00:04:22,910 --> 00:04:26,082 Partzela txiki horiek homogeneoak dira, 95 00:04:26,107 --> 00:04:30,192 baina beste partida txiki batekiko guztiz ezberdinak izan behar dira. 96 00:04:30,217 --> 00:04:34,090 Orduan, tratamendu bakoitza partzela txiki bakoitzean aplikatzen da. 97 00:04:34,610 --> 00:04:37,330 Eta nola da prozesua? Zein pauso eman behar dira? 98 00:04:38,179 --> 00:04:39,860 Prozesu hau aurrera eramateko, 99 00:04:40,280 --> 00:04:42,370 gurpil bat irudikatu behar da. 100 00:04:42,480 --> 00:04:43,512 Lau pausotan, 101 00:04:43,537 --> 00:04:45,360 gurpilaren ziklo osoa ematen da: 102 00:04:45,520 --> 00:04:46,790 Lehenengoko pausoan 103 00:04:47,130 --> 00:04:48,360 datuak hartu behar dira. 104 00:04:48,410 --> 00:04:51,606 Datu horiek, lehen esan bezala, sentsore ezberdinetatik datoz. 105 00:04:51,631 --> 00:04:55,280 Esate baterako, uzta modulatu nahi baldin bada, 106 00:04:55,650 --> 00:04:59,628 orduan, uzta jasotzen duen sentsorea erabili behar da, 107 00:04:59,652 --> 00:05:02,720 edo satelitetan metatuta daude sentsoreak. 108 00:05:02,780 --> 00:05:04,710 Eta bigarren urratsean, 109 00:05:04,930 --> 00:05:07,140 datuetatik informazioa atera behar da. 110 00:05:07,250 --> 00:05:09,908 Horretarako, orain asko erabiltzen diren teknikak 111 00:05:09,938 --> 00:05:11,960 esate baterako machine learning-a edo 112 00:05:12,056 --> 00:05:13,220 big data erabiltzen dira. 113 00:05:13,610 --> 00:05:14,980 Behin informazio hori 114 00:05:15,090 --> 00:05:17,090 eskuragarri eta erabilgarria denean, 115 00:05:17,380 --> 00:05:20,760 hurrengoko pausoa informazioa hartu, 116 00:05:20,800 --> 00:05:22,640 eta nekazari eta teknikoekin 117 00:05:22,770 --> 00:05:24,250 zein ekintza egin behar diren 118 00:05:24,270 --> 00:05:26,640 adostu behar da, aurrez esandako moduan, 119 00:05:26,890 --> 00:05:30,370 gune bakoitzak, gune txiki bakoitzean tratamendu bat ezarriz. 120 00:05:30,550 --> 00:05:32,570 Eta laugarren pauso horretan, 121 00:05:32,970 --> 00:05:34,870 aurrez esandako tratamenduak 122 00:05:34,894 --> 00:05:37,350 partzela txikietan aplikatu behar dira. 123 00:05:37,440 --> 00:05:41,080 Eta horretarako makina bereziak behar dira, 124 00:05:41,170 --> 00:05:43,732 eta gaur egun hori da daukagun erronka handiena. 125 00:05:43,756 --> 00:05:46,410 Makina horiek ez daude guztiz garatuta 126 00:05:46,455 --> 00:05:49,074 eta eskuragarri nekazariendako. 127 00:05:49,560 --> 00:05:50,748 Entzun duzuen bezala, 128 00:05:50,772 --> 00:05:52,871 hasierako galderaren erantzunak erantzun argia dauka: 129 00:05:52,896 --> 00:05:56,400 bai, teknologiak nekazaritza jasangarriagoa egiten lagun dezake. 130 00:05:56,520 --> 00:05:57,920 Iraunkortasuna lortzeko, 131 00:05:57,940 --> 00:05:59,919 hainbat ikuspegitatik egin daiteke lan, 132 00:05:59,944 --> 00:06:02,300 eta horietako bat teknologia berrien erabilera da. 133 00:06:02,410 --> 00:06:06,070 Berrikuntzek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatzea aukera ona da, 134 00:06:06,130 --> 00:06:08,220 baina hori bai, bestelako neurriei uko egin gabe. 135 00:06:08,451 --> 00:06:09,349 Badakizue, 136 00:06:09,374 --> 00:06:10,890 galdera gehiago baldin badituzue, 137 00:06:10,940 --> 00:06:12,216 idatzi iruzkinetan! 138 00:06:12,241 --> 00:06:13,254 Hurren arte!