Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Tupustarriak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:01,050 --> 00:00:03,948
Inoiz tupust egin duzu Nafarroako
kaleetan harriren batekin?

2
00:00:03,972 --> 00:00:05,324
Agian Tupustarri bat zen.

3
00:00:05,348 --> 00:00:06,520
Hemen 8 datu:

4
00:00:07,320 --> 00:00:10,868
Tupustarria, galtzada-harri tamaina
duen memoria historikoko oroigarria da.

5
00:00:10,892 --> 00:00:14,140
10x10x10 zentimetroko
letoizko plaka hain zuzen ere.

6
00:00:15,440 --> 00:00:18,028
Nafarroako hainbat herrietako
kaleetan topa ditzakegu;

7
00:00:18,052 --> 00:00:21,130
hala nola, Iruñea, Atarrabia,
Obanos, Mués, Zangoza eta abar.

8
00:00:22,470 --> 00:00:24,139
Gunter Demnig alemaniar artistak

9
00:00:24,163 --> 00:00:28,228
1992an martxan jarritako
Stolperstein proiektuan du oinarri,

10
00:00:28,252 --> 00:00:31,030
literalki, estropezu egiteko
harria esanahia duena.

11
00:00:32,590 --> 00:00:36,228
2002an sortutako Nafarroako
Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak

12
00:00:36,252 --> 00:00:37,320
koordinatzen du ekimena.

13
00:00:38,980 --> 00:00:42,268
2015eko ekainaren 30ean
jarri ziren lehen tupustarriak

14
00:00:42,292 --> 00:00:43,630
Iruñeko La Merced kalean.

15
00:00:45,230 --> 00:00:47,908
Biktimaren azken bizilekuko
atearen aurrean jartzen dira

16
00:00:47,932 --> 00:00:50,302
eta honen izena,
jaioturtea, desagertze data

17
00:00:50,326 --> 00:00:52,040
eta erailketa data
agertzen dira bertan.

18
00:00:53,940 --> 00:00:56,628
Iruñeko eta Nafarroako beste
herri batzuetako espaloietan

19
00:00:56,652 --> 00:00:59,348
gerra zibilaren biktimen 3.452

20
00:00:59,372 --> 00:01:02,823
letoizko plaka
jartzea da helburua.

21
00:01:03,090 --> 00:01:05,083
Bere urre-koloreko
distiraren eraginez,

22
00:01:05,108 --> 00:01:07,260
edo lurrazaletik pixka
bat irteten delako,

23
00:01:07,360 --> 00:01:08,697
konturatu gabe burua makurtu

24
00:01:08,721 --> 00:01:11,641
eta tupustarrian grabatutakoa
irakurtzera eramaten gaitu,

25
00:01:11,665 --> 00:01:13,720
sinbolikoki biktimaren
aurrean makurtuz.