Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Olinpiar Jokoak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:00,010 --> 00:00:02,627
Ate joka ditugu Olinpiar Jokoak.

2
00:00:02,652 --> 00:00:04,365
8 datu hauek baldin badakizkizu,

3
00:00:04,389 --> 00:00:05,752
urrezko domina zuretzat!

4
00:00:06,872 --> 00:00:08,753
Antzinako Grezian dute jatorria.

5
00:00:08,777 --> 00:00:10,444
Disko jaurtiketa, borroka librea

6
00:00:10,468 --> 00:00:11,806
edo zaldi lasterketak ziren

7
00:00:11,831 --> 00:00:13,053
orduko kiroletako batzuk.

8
00:00:14,297 --> 00:00:15,757
Lehen olinpiar joko modernoak

9
00:00:15,781 --> 00:00:18,181
Atenasen izan ziren 1896an.

10
00:00:18,606 --> 00:00:19,991
Kirolaren bitartez pertsonen

11
00:00:20,016 --> 00:00:22,408
eta herrien arteko bakea
lortzea zuten helburu.

12
00:00:23,970 --> 00:00:25,930
Ordutik lau urtean
behin egin izan dira.

13
00:00:26,110 --> 00:00:28,718
Bi mundu gerretan soilik
geratu ziren bertan behera.

14
00:00:28,743 --> 00:00:30,011
Covid-ak Tokioko jokoak

15
00:00:30,035 --> 00:00:31,389
urtebete atzeratzea eragin zuen.

16
00:00:33,014 --> 00:00:35,444
1900. urtetik aurrera emakumeek

17
00:00:35,468 --> 00:00:36,910
presentzia izan dute jokoetan.

18
00:00:37,070 --> 00:00:39,490
Hori bai, 2012an,
lehenengoz hartu zuten

19
00:00:39,550 --> 00:00:42,518
ordezkatutako herrialde
guztietako emakumeek parte.

20
00:00:43,900 --> 00:00:46,060
Edizio bakoitzak
maskota propioa izan du.

21
00:00:46,340 --> 00:00:49,261
Lehena 1972ko
Municheko jokoetako

22
00:00:49,285 --> 00:00:51,010
Waldi saltxitxa-txakurra
izan zen.

23
00:00:52,698 --> 00:00:56,178
Lehen Paralinpiar Jokoak
1960an izan ziren Erroman.

24
00:00:56,341 --> 00:00:58,778
Hala ere, 1948tik aurrera

25
00:00:58,802 --> 00:01:00,544
Bigarren Mundu
Gerrako zaurituekin

26
00:01:00,568 --> 00:01:02,055
egin ziren antzeko ekitaldiak.

27
00:01:03,558 --> 00:01:07,006
Euskal pilota kirol ofiziala
izan zen 1900ean Parisen;

28
00:01:07,031 --> 00:01:09,140
eta beste hirutan, kirol
gonbidatua izan da.

29
00:01:10,720 --> 00:01:12,550
Asko dira parte hartu
duten euskaldunak.

30
00:01:12,641 --> 00:01:15,546
Jose Maria Yermo bizkaitarrak
bi disziplina desberdinetan

31
00:01:15,570 --> 00:01:17,757
hartu zuen parte, 1928an,

32
00:01:17,791 --> 00:01:19,285
Amsterdamgo Jokoetan:

33
00:01:19,310 --> 00:01:20,835
Futbola eta txirrindularitza.