Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Olentzero.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:00,610 --> 00:00:02,597 Badatoz gabonak, eta badator Olentzero. 2 00:00:02,621 --> 00:00:03,830 Baina, nor da Olentzero? 3 00:00:05,240 --> 00:00:07,746 Tradizioz Olentzero ikazkin edale eta jatun bat 4 00:00:07,770 --> 00:00:09,188 irudikatzen duen panpina da, 5 00:00:09,212 --> 00:00:11,684 gabon garaian haur eta gazteek etxez etxe 6 00:00:11,708 --> 00:00:13,470 eramaten dutena kantuan, eskea eginez. 7 00:00:14,744 --> 00:00:17,692 Euskal mitologia eta kristautasuna uztartzen ditu kondairak. 8 00:00:17,717 --> 00:00:19,708 Haren arabera, Jentil bat zen Olentzero, 9 00:00:19,732 --> 00:00:21,510 Jesukristoren jaiotza iragarri zuena. 10 00:00:22,310 --> 00:00:25,713 Beste hainbat izen ere hartzen ditu Euskal Herrian barrena, esaterako: 11 00:00:25,738 --> 00:00:27,641 Onontzaro, Aranzaro edo Gomentzago. 12 00:00:29,500 --> 00:00:33,146 Zenbait herritan pertsonaia beldurgarria da Olentzero. Larraunen adibidez. 13 00:00:33,170 --> 00:00:36,305 Igitaiarekin izugarrikeriak egiten dizkie baraua hautsi dutenei 14 00:00:36,329 --> 00:00:37,880 edo gezurrak esan dituztenei. 15 00:00:39,580 --> 00:00:43,508 1980tik aurrera hartu du Olentzerok opari banatzailearen rola, 16 00:00:43,532 --> 00:00:46,050 Errege Magoekin edo Bizarzurekin berdinduz. 17 00:00:47,540 --> 00:00:51,110 “Olentzero joan zaigu mendira lanera” dioen gabon kanta ezagunak. 18 00:00:51,240 --> 00:00:54,820 “La Farandole de Joyeuse” abesti okzitaniarraren melodia du oinarri. 19 00:00:56,440 --> 00:00:59,228 “Kapoiak ere baditu, arrautzatxoekin” dio abestiak. 20 00:00:59,252 --> 00:01:02,209 Baina badakigu kapoiak ez direla arrautza horien jabe. 21 00:01:02,233 --> 00:01:05,000 Izan ere, zikiratu eta gizendutako oilarrak dira. 22 00:01:06,460 --> 00:01:08,347 Olentzerorekin batera Mari Domingi emakumezko 23 00:01:08,371 --> 00:01:10,560 pertsonaia irudikatzen da gaur egun. 24 00:01:10,700 --> 00:01:13,816 1994an egin zen lehen aldiz hala, 25 00:01:13,841 --> 00:01:17,220 Donostiako Antigua auzoan, eta azkar zabaldu da lau haizetara.