Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Metabertsoa.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,410 --> 00:00:04,365 Metabertsoa. 2 00:00:04,390 --> 00:00:08,039 Etorkizuna irudikatzeko lanetan jartzen garenean, asko ateratzen den hitza da. 3 00:00:08,063 --> 00:00:11,394 Utzi dio dagoeneko hedabideetan hain presente egoteari. 4 00:00:11,419 --> 00:00:14,885 Baina kontuz, pitillo galtzen moda bezala, edozein unetan itzul daiteke. 5 00:00:14,910 --> 00:00:17,280 Ikusgelan, zer den ulertzen ahaleginduko gara. 6 00:00:24,910 --> 00:00:26,820 Hasi gaitezen argitzen ezetz, 7 00:00:26,870 --> 00:00:28,670 ez daukala bertsoekin zerikusirik. Badaezpada. 8 00:00:29,331 --> 00:00:32,085 Metabertsoa, abatarren bidez interaktuatzea 9 00:00:32,109 --> 00:00:33,840 ahalbidetzen duen ziberespazioa da, 10 00:00:34,130 --> 00:00:37,316 eta hiru dimentsiotan sortutako inguruneek osatzen dute. 11 00:00:37,341 --> 00:00:41,010 Beste modu batera esanda, metabertsoa unibertso birtual bat da. 12 00:00:41,420 --> 00:00:46,730 Hitza singularrean erabiltzen dugu, baina egokiagoa litzateke metabertsoak esatea. 13 00:00:46,950 --> 00:00:49,490 Gaur egun, bat baino gehiago baitaude martxan. 14 00:00:49,540 --> 00:00:52,425 Hainbat teknologia uztartzen dira metabertsoak sortzeko: 15 00:00:52,450 --> 00:00:53,742 errealitate areagotua, 16 00:00:53,766 --> 00:00:55,050 errealitate birtuala 17 00:00:55,130 --> 00:00:57,789 eta inteligentzia artifiziala, besteak beste. 18 00:00:57,813 --> 00:01:02,039 Horrez gain, zerbitzari indartsuak eta datuak babesteko sistema segurua 19 00:01:02,063 --> 00:01:03,090 ezinbestekoa dira. 20 00:01:03,140 --> 00:01:05,632 Horregatik guztiagatik, metabertsoa hitza 21 00:01:05,656 --> 00:01:07,570 tentuz erabili beharrekoa da. 22 00:01:07,594 --> 00:01:09,976 Gauza bat da zer izan daitekeen etorkizunean. 23 00:01:10,000 --> 00:01:12,170 Eta beste bat da gaur egun zer den. 24 00:01:12,360 --> 00:01:15,110 Baina jar gaitezen Black Mirror txipean 25 00:01:15,135 --> 00:01:17,450 eta egin dezagun irudimen ariketa bat. 26 00:01:17,475 --> 00:01:19,813 Metabertsoaz irrika handiz hitz egiten dutenek 27 00:01:19,876 --> 00:01:22,641 gure bizitzako aspektu guztiak –edo ia guztiak– 28 00:01:22,680 --> 00:01:26,190 egitea baimenduko digun unibertso birtual bat irudikatzen dute. 29 00:01:26,210 --> 00:01:29,475 Bai, dena: lagunekin elkartzea, bidaiatzea, 30 00:01:29,500 --> 00:01:32,328 negozioak sortzea, ligatzea, manifestazioak egitea… 31 00:01:32,353 --> 00:01:35,645 Baina gainera, errealitateak dituen mugarik gabe 32 00:01:35,669 --> 00:01:37,422 egin ahal izango dugu hori guztia. 33 00:01:37,447 --> 00:01:39,422 Eta horrek milaka aukera zabaltzen ditu: 34 00:01:39,447 --> 00:01:41,723 Baliteke hegan egin ahal izatea, adibidez. 35 00:01:41,747 --> 00:01:44,860 Edo Harry Potterren unibertsoan egotea asteburu batez. 36 00:01:45,010 --> 00:01:48,520 Edo dinosaurioez betetako zoologiko bat bisitatzea. 37 00:01:48,544 --> 00:01:51,516 Edo milaka kilometrora dagoen laguna besarkatzea. 38 00:01:51,541 --> 00:01:54,020 Horrela esanda, noski, zirragarria da. 39 00:01:54,044 --> 00:01:58,000 Baina esan bezala, hori aurreikuspen oso optimista bat besterik ez da. 40 00:01:58,060 --> 00:02:01,350 Muga eta gatazka-iturri asko ere baditu metabertsoak. 41 00:02:01,430 --> 00:02:04,489 Hasteko, bertan sartzeko, eta horrelako gauzak bizitzeko, 42 00:02:04,513 --> 00:02:06,770 teknologia murgilagarria beharrezkoa da. 43 00:02:06,794 --> 00:02:08,723 Denen artean, dagoeneko garatuen daudenak 44 00:02:08,747 --> 00:02:11,240 errealitate birtualeko betaurrekoak dira. 45 00:02:11,450 --> 00:02:14,176 Horien bidez, birtualki sortutako pasaiak 46 00:02:14,200 --> 00:02:15,911 eta lekuak bisitatu ditzakegu. 47 00:02:15,935 --> 00:02:19,840 Mundu birtual horien barruan mugitu ahal izateko gailuak ere badaude. 48 00:02:19,860 --> 00:02:21,680 Baina zer gertatzen da zaporearekin? 49 00:02:21,770 --> 00:02:23,170 Eta ukimenarekin? 50 00:02:23,220 --> 00:02:26,239 Errealitatearekin harremantzeko oso garrantzitsuak dira 51 00:02:26,263 --> 00:02:28,957 usaina edo elementuak ukitu ahal izatea. 52 00:02:28,981 --> 00:02:32,260 Eta horretarako teknologia garapen bidean dago oraindik. 53 00:02:32,370 --> 00:02:37,100 Horiek izan ezean, metabertsoaren esperientzia mugatua izango da beti. 54 00:02:37,125 --> 00:02:38,864 Gatazka iturri gehiago ere badaude. 55 00:02:38,888 --> 00:02:40,813 Demagun baietz, lortuko dela noizbait 56 00:02:40,838 --> 00:02:42,520 hori guztia garatu ahal izatea. 57 00:02:42,544 --> 00:02:44,832 Baina zein izango da horren salneurria? 58 00:02:44,856 --> 00:02:46,395 Denok izango dugu eskura? 59 00:02:46,419 --> 00:02:49,067 Edo oso garestia izango da eta metabertsoa 60 00:02:49,091 --> 00:02:51,760 eliteentzako jolastoki bihurtuko du horrek? 61 00:02:51,780 --> 00:02:56,489 Eta horrekin oso lotuta, zein izango da jabetza pribatuaren papera metabertsoan? 62 00:02:56,513 --> 00:03:01,828 Jantziak edo etxe birtualak erosiko ditugu bertan? Nori ordainduko diogu horren truke? 63 00:03:01,860 --> 00:03:03,965 Beste eztabaidagai potolo bat: 64 00:03:03,990 --> 00:03:05,036 identitatea. 65 00:03:05,060 --> 00:03:08,145 Badirudi abatarren bidez harremanduko garela metabertsoan, 66 00:03:08,169 --> 00:03:10,004 bideo-joko askorekin gertatzen den bezala. 67 00:03:10,028 --> 00:03:13,440 Baina nork arautuko du nolakoa izan behar den abatar hori? 68 00:03:13,530 --> 00:03:14,980 Aldatu ahal izango dugu sexuz? 69 00:03:15,060 --> 00:03:17,301 Edo generorik gabeko izakiak hautatu? 70 00:03:17,325 --> 00:03:18,817 Edo urrutirago joanda, 71 00:03:18,841 --> 00:03:21,301 zergatik ez sortu exisitzen ez diren izaki 72 00:03:21,325 --> 00:03:24,180 multiformeak, edo zergatik ez animalien azalean jarri? 73 00:03:24,320 --> 00:03:26,692 Eta hariari tiraka jarraituz gero, 74 00:03:26,716 --> 00:03:29,442 beste gatazka posible mordoa irudikatu ditzakegu. 75 00:03:29,466 --> 00:03:32,860 Batek beste guztiei eragiten die: norena izango da metabertso hori? 76 00:03:32,940 --> 00:03:34,797 Enpresa gutxi batzuena? 77 00:03:34,822 --> 00:03:37,845 Nork arautuko du zer egin daitekeen eta zer ez? 78 00:03:37,870 --> 00:03:42,036 Gai honi erantzun egoki bat eman ezean, bidegabekeriak, esplotazioa 79 00:03:42,060 --> 00:03:45,470 eta iruzurrak areagotuko dituen espazio bat izan daiteke metabertsoa. 80 00:03:45,600 --> 00:03:49,250 Utz dezagun espekulazioa eta itzuli gaitezen gaur egunera. 81 00:03:49,275 --> 00:03:51,078 Bada metabertsorik orain eta hemen? 82 00:03:51,103 --> 00:03:52,680 Bai, eta ez. 83 00:03:52,740 --> 00:03:56,129 Fortnite jokoak edo Facebook Horizone bezalako proiektuek 84 00:03:56,153 --> 00:03:58,692 lehen esperientzia murgilgarriak sortu dituzte. 85 00:03:58,716 --> 00:04:01,598 Eta enpresa asko ari dira, pixkanaka-pixkanaka 86 00:04:01,622 --> 00:04:03,553 teknologia egokiak garatzen. 87 00:04:03,578 --> 00:04:06,020 Baina esan bezala, oraindik pentsaezina da 88 00:04:06,044 --> 00:04:08,150 gure bizitza errealean egiten dugun 89 00:04:08,200 --> 00:04:10,280 hori guztia mundu birtualarekin 90 00:04:10,540 --> 00:04:11,453 ordezkatzea. 91 00:04:11,478 --> 00:04:13,640 Eta hemen dator galderetan potoloena: 92 00:04:13,750 --> 00:04:15,864 Oso erabilgarria izan daiteke beldurrei 93 00:04:15,888 --> 00:04:18,317 aurre egin eta arriskurik gabe gainditzeko. 94 00:04:18,341 --> 00:04:21,348 Edo arriskutsuak diren lanetarako formatzeko erabili daiteke: 95 00:04:21,372 --> 00:04:23,944 su-hiltzaileen edo pilotuen kasuan, adibidez. 96 00:04:23,969 --> 00:04:28,043 Baina posible balitz gure bizitza osoa eremu birtualera eramatea, 97 00:04:28,068 --> 00:04:28,988 prest geundeke? 98 00:04:29,013 --> 00:04:33,360 Errealitate fisikoa errealitate birtualengandik ordeztu nahiko dugu? 99 00:04:33,440 --> 00:04:35,170 Amaitu aurretik, gomendio bat: 100 00:04:35,220 --> 00:04:38,161 gaiaren ertz gehiago ulertzeko modu oso on bat 101 00:04:38,185 --> 00:04:40,598 Katixa Agirreren eleberria irakurtzea da: 102 00:04:40,622 --> 00:04:42,489 Berriz Zentauro du izena. 103 00:04:42,513 --> 00:04:46,272 Metabertsoak gure bizitzako mila aspektu bereganatu dituen etorkizun 104 00:04:46,297 --> 00:04:48,188 hipotetiko bat erakusten digu. 105 00:04:48,213 --> 00:04:51,000 Orain bai, metabertsoa zer den ulertuta. Ezta? 106 00:04:51,032 --> 00:04:52,032 Hurren arte!