Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Lehen Euskal Pizkundea.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,072 --> 00:00:04,518
Kaixo-kaixo!

2
00:00:04,542 --> 00:00:06,736
Berpizkundea
esaten badizuet, zer?

3
00:00:07,058 --> 00:00:10,012
Behar bada Chill Mafiari
entzun diozue hitza, ezta?

4
00:00:10,116 --> 00:00:11,708
Baina haiek baino lehenago ere,

5
00:00:11,732 --> 00:00:14,720
izan da gure kultur sistemari
astindua eman dionik,

6
00:00:14,744 --> 00:00:15,760
bai horixe!

7
00:00:15,785 --> 00:00:17,734
Piztu zuen buru eta belarriak.

8
00:00:17,759 --> 00:00:19,438
Gaur, berpizkundera ez,

9
00:00:19,463 --> 00:00:21,770
Euskal Pizkundera
bidaiatuko dugu.

10
00:00:22,057 --> 00:00:23,505
Baina zer ote da?

11
00:00:23,660 --> 00:00:25,525
Lasai, nik kontatuko dizuet.

12
00:00:25,855 --> 00:00:28,942
Mugimendu kultural eta
politiko euskaltzalea da,

13
00:00:28,967 --> 00:00:31,785
eta hala esaten zaio
denbora tarte laburrean

14
00:00:31,810 --> 00:00:34,699
euskararentzat oso
garrantzitsuak izan ziren ideiak

15
00:00:34,723 --> 00:00:36,410
eta ekimenak garatu zirelako.

16
00:00:36,698 --> 00:00:39,150
Aldizkariak,
abertzaletasun berria,

17
00:00:39,175 --> 00:00:42,539
literatur lehiaketak,
elkarteak… Denetik.

18
00:00:42,564 --> 00:00:46,213
Euskal Pizkundea
1876an hasi zen,

19
00:00:46,238 --> 00:00:48,449
Bigarren Karlistaldiaren ostean;

20
00:00:48,474 --> 00:00:51,360
eta amaitu, aldiz, 1936an.

21
00:00:51,794 --> 00:00:53,548
Bi alditan banatu ohi da:

22
00:00:53,572 --> 00:00:57,576
Lehen Pizkundea
esaten zaio 1876tik

23
00:00:57,600 --> 00:01:02,400
1923an Primo de Riveraren
diktadura hasi arteko tarteari;

24
00:01:02,790 --> 00:01:05,014
eta 1930etik

25
00:01:05,038 --> 00:01:09,876
1936ra bitarteko susperraldiari,
berriz, bigarren Pizkundea.

26
00:01:10,386 --> 00:01:12,170
Badakit zer ari
zareten pentsatzen.

27
00:01:12,596 --> 00:01:16,470
Zergatik gertatu zen garai
haietan pizkunde edo loraldi hori?

28
00:01:16,910 --> 00:01:22,146
Hori ulertzeko, goazen,
berriro, 1876 inguru horretara.

29
00:01:22,180 --> 00:01:26,220
Alde batetik, foruak deuseztu
izanarekin du harremana.

30
00:01:26,244 --> 00:01:30,791
1876an, erabat
indargabetu zituen Espainiak

31
00:01:30,815 --> 00:01:33,480
Gipuzkoa, Nafarroa,
Araba eta Bizkaiari

32
00:01:33,721 --> 00:01:37,754
nolabaiteko burujabetasuna ematen
zioten foru izeneko lege-multzoak.

33
00:01:38,431 --> 00:01:42,267
Horrek abertzaletasun grina
piztu zuen, erreakzio gisa.

34
00:01:42,292 --> 00:01:45,614
XIX. mendearen azken
urteetan sortu zuen, adibidez,

35
00:01:45,639 --> 00:01:48,809
Sabin Arana Goirik
Euzko Alderdi Jeltzalea.

36
00:01:48,866 --> 00:01:52,769
Ideia abertzale haiek arrakasta
izan zuten industriaren eskutik

37
00:01:52,794 --> 00:01:55,560
eraldaketa betean zegoen
gizarte ezegonkor hartan.

38
00:01:56,118 --> 00:02:00,084
Euskal Pizkundea ez da, ordea,
Euskal Herriko fenomeno isolatua.

39
00:02:00,109 --> 00:02:03,268
Katalunian eta Galizian
bertan, urrunago jo gabe,

40
00:02:03,293 --> 00:02:06,051
antzerako mugimenduak
sortu ziren garai bertsuan.

41
00:02:06,089 --> 00:02:07,235
Zergatik?

42
00:02:07,260 --> 00:02:09,988
Hori guztia
erromantizismoa esaten zaion

43
00:02:10,012 --> 00:02:13,018
korronte kultural zabalean
kokatu dezakegulako.

44
00:02:13,043 --> 00:02:15,398
Eta kontuz,
erromantizismoa ez da

45
00:02:15,423 --> 00:02:18,465
telesailetan ikusten duzuen
maite-jolas hunkigarri hori.

46
00:02:19,036 --> 00:02:20,450
Edo ez hori bakarrik, behintzat.

47
00:02:20,978 --> 00:02:24,524
Erromantizismoa mugimendu
edo korronte kultural bat da,

48
00:02:24,549 --> 00:02:28,415
eta aurrez Ilustrazioan
zeuden joerei egiten die kontra.

49
00:02:28,440 --> 00:02:32,810
Ilustrazioan arrazoimena eta
objektibotasuna ziren balio gorenak.

50
00:02:33,255 --> 00:02:34,807
Erromantizismoak, aldiz,

51
00:02:34,832 --> 00:02:38,787
emozioen eta nortasun propioaren
aldarria egiten du: <i>NIarena</i>.

52
00:02:39,272 --> 00:02:43,550
Nazioa bera ere <i>Nitasun</i> zabalago
baten partetzat har daitekeenez,

53
00:02:43,923 --> 00:02:47,251
askok ekin zioten beren
nazio edo herriaren historia

54
00:02:47,275 --> 00:02:49,176
eta berezitasunak arakatzeri.

55
00:02:49,821 --> 00:02:52,225
Joera horren oihartzunak
heldu ziren Euskal Herrira,

56
00:02:52,250 --> 00:02:56,830
bai arlo politikoan, aurrez aipatu
dugun abertzaletasunari bidea zabalduz,

57
00:02:57,159 --> 00:02:59,533
eta baita arlo kulturalean ere.

58
00:02:59,558 --> 00:03:03,836
Euskararen eta euskal tradizioaren
balioberritzea ekarri zuen ikuspegi hark,

59
00:03:03,861 --> 00:03:08,040
eta, horrenbestez, garaiko intelektualek
euskara aztertzeari ekin zioten;

60
00:03:08,238 --> 00:03:10,417
aztertzeari, eta sustatzeari.

61
00:03:10,441 --> 00:03:11,875
Frogak nahi dituzue?

62
00:03:11,900 --> 00:03:12,783
Baditut.

63
00:03:12,808 --> 00:03:17,308
1880. urtearen inguruan,
hainbat aldizkari sortu ziren,

64
00:03:17,332 --> 00:03:20,147
edo euskarazko literatur
lanak biltzen zituztenak,

65
00:03:20,172 --> 00:03:22,272
edo euskara bera
aztergai zutenak.

66
00:03:22,587 --> 00:03:25,795
Donostian sortutako
<i>Euskal-Erria</i> aldizkaria, adibidez.

67
00:03:25,820 --> 00:03:29,170
1918. urtera arte
izan zen martxan,

68
00:03:29,530 --> 00:03:33,386
eta eskualdeko idazleen eta
euskaltzaleen elkargunea izan zen.

69
00:03:33,411 --> 00:03:34,510
Baionan, aldiz,

70
00:03:34,710 --> 00:03:38,890
<i>Eskualduna</i> sortu zuten,
1887an abiatu zena,

71
00:03:39,289 --> 00:03:46,953
eta Bilbon, 1897-1899 bitartean
argitaratu zen <i>Euskaltzale</i> aldizkaria.

72
00:03:47,463 --> 00:03:51,990
Ondo entzun duzue: Euskal
Erria, Eskualduna eta Euskaltzale.

73
00:03:52,322 --> 00:03:54,530
Izena hautatzen ez ziren
oso originalak izan, ezta?

74
00:03:55,660 --> 00:03:56,819
Jarrai dezagun.

75
00:03:56,843 --> 00:03:58,460
Bada kantuzalerik zuen artean?

76
00:03:58,860 --> 00:04:01,113
Eta euskal kantak
maite dituenik?

77
00:04:01,138 --> 00:04:04,169
Bada, miretsi behar lituzkeen
hiru izen emango dizkiot:

78
00:04:04,625 --> 00:04:08,569
Jose Manterola, Resurrecion
Maria Azkue eta Aita Donostia.

79
00:04:09,020 --> 00:04:10,936
Hirurek, nork bere kabuz,

80
00:04:10,961 --> 00:04:14,984
euskal kantutegia biltzeko lan
eskerga egin zuten, herriz herri.

81
00:04:15,009 --> 00:04:19,891
Haiei zor diegu gure herenamonek
abesten zituzten abestiak ez galdu izana!

82
00:04:19,916 --> 00:04:22,463
Baina itzul gaitezen,
berriro ere, literaturara.

83
00:04:22,488 --> 00:04:24,144
Ea asmatzen duzuen.

84
00:04:24,169 --> 00:04:28,258
Zein ote zen Pizkunde erromantiko
hartako literatur genero kuttunena?

85
00:04:28,544 --> 00:04:31,077
Saiakera… Eleberria… Ez.

86
00:04:31,102 --> 00:04:32,290
Po-e-si-a!

87
00:04:32,314 --> 00:04:35,750
Zer hoberik norberaren nortasuna
lau haizeetara aldarrikatzeko!?

88
00:04:36,330 --> 00:04:41,035
Euskarazko poesiak garai oparoa izan
zuen, horrenbestez, Euskal Pizkundean.

89
00:04:41,060 --> 00:04:43,662
Badakizue horren erantzule
nagusia zer izan zen?

90
00:04:44,176 --> 00:04:46,000
Jaia! Edo, zehatzago esanda,

91
00:04:46,281 --> 00:04:48,920
Lore Jokoak izeneko
kultur jardunaldiak.

92
00:04:49,429 --> 00:04:50,684
Lore Jokoak, bai.

93
00:04:50,708 --> 00:04:55,170
Jaialdiak ziren, musika, dantza eta
batez ere, poesia uztartzen zituztenak.

94
00:04:55,810 --> 00:04:58,149
Poesia-sariketak
egiten ziren bertan,

95
00:04:58,173 --> 00:05:01,688
eta orduko idazle entzutetsuenek
hartzen zuten parte.

96
00:05:01,713 --> 00:05:03,590
Sarri, gai bat ematen zitzaien,

97
00:05:03,675 --> 00:05:07,392
eta horren gainean idatzi
behar izaten zuten kopla multzoa.

98
00:05:07,417 --> 00:05:10,686
Europako hainbat herrialdetan
ohikoa zen antzekoak egitea,

99
00:05:10,711 --> 00:05:13,002
baina Euskal
Herrian abiatu izana

100
00:05:13,027 --> 00:05:15,600
Antton Abadia
zientzialariari zor diogu.

101
00:05:15,968 --> 00:05:19,570
Hark jarri zuen Lore Jokoak
antolatzen hasteko behar zen dirua.

102
00:05:19,595 --> 00:05:24,155
Txin-txin-txin-txin
diruaren hotsa…

103
00:05:25,351 --> 00:05:30,357
1851. urtean antolatu
zuen lehenengoa, Urruñan.

104
00:05:30,382 --> 00:05:34,210
Eta, geroago, Donapaleun eta
Saran izan zuen segida ekimenak.

105
00:05:34,623 --> 00:05:38,850
Geroago hegoaldera hedatu zen Pizkundearen
aurrekaria dira lore-joko horiek,

106
00:05:38,960 --> 00:05:42,833
eta baita Ipar Euskal Herrian
abiatu zen euskaltzaletasuna ere.

107
00:05:43,413 --> 00:05:48,480
1879an antolatu zen lore-joko bat
lehen aldiz, Hego Euskal Herrian.

108
00:05:48,860 --> 00:05:52,009
Hori bai, mugatik
oso gertu: Elizondon.

109
00:05:52,080 --> 00:05:55,167
Arturo Kanpion idazle
eta politikariaren ekimenez

110
00:05:55,192 --> 00:05:56,428
antolatu ziren lehen aldiz,

111
00:05:56,452 --> 00:05:59,461
eta Felipe Arresek
irabazi zuen lehiaketa hura,

112
00:05:59,486 --> 00:06:02,043
«Ama euskeriari azken
agurrak» poemarekin.

113
00:06:02,720 --> 00:06:05,936
Bilbon, Beran, Azpeitian
eta beste hainbat herritan ere

114
00:06:05,961 --> 00:06:07,963
egin ziren hurrengo
hiru hamarkadetan.

115
00:06:08,382 --> 00:06:12,806
Ipar Euskal Herrian abiatutako
ideiak eta ekimenak hedatu baziren,

116
00:06:13,183 --> 00:06:17,445
Eskualtzaleen Biltzarra deituriko
elkarteari esker izan zen, besteak beste.

117
00:06:17,867 --> 00:06:23,148
1901ean sortu zen, Hendaian, euskara
eta euskal kultura bultzatzeko asmoz.

118
00:06:23,550 --> 00:06:25,730
Kide gehienak Ipar Euskal
Herrikoak ziren arren,

119
00:06:25,973 --> 00:06:30,193
Sabin Arana, Azkue eta Kanpion
bera ere partaide izan ziren.

120
00:06:30,218 --> 00:06:33,280
Lehen pizkundearen azken
urteetara ari gara iristen;

121
00:06:33,305 --> 00:06:36,700
baina itxaron, goazen,
lehenengo, 1918ra.

122
00:06:37,127 --> 00:06:43,264
Urte hori eta hurrengoa, 1919,
Lehen Pizkundearen gailurra izan ziren.

123
00:06:43,289 --> 00:06:47,473
Orduan sortu zituzten Hego Euskal
Herriko lau aldundiek, elkarlanean,

124
00:06:47,497 --> 00:06:49,840
Eusko Ikaskuntza
eta Euskaltzaindia.

125
00:06:50,240 --> 00:06:51,675
Badakizue zer diren?

126
00:06:51,700 --> 00:06:55,140
Eusko Ikaskuntza ikerketa
kulturalerako erakundea da.

127
00:06:55,592 --> 00:06:59,836
«Euskal kultura garatzeko baliabide
egonkor eta iraunkor gisa sortu» zuten

128
00:06:59,860 --> 00:07:01,618
eta horretan
jarraitzen du oraindik.

129
00:07:02,110 --> 00:07:05,050
Eta Euskaltzaindia,
aldiz, akademia ofiziala da,

130
00:07:05,430 --> 00:07:08,411
euskara sustatzea, batzea
eta hobetzea helburu duena.

131
00:07:08,800 --> 00:07:13,232
Euskaltzaindiak esaten digu orain zein
den gauzak idazteko modurik zuzenena

132
00:07:13,256 --> 00:07:15,277
edo zein hitz erabil
daitekeen euskaraz.

133
00:07:15,511 --> 00:07:19,157
Mojito hitza, adibidez,
2021ean onartu zuten.

134
00:07:19,181 --> 00:07:21,996
Hego Euskal Herriko lau
aldundiek sortu zutela esan dut,

135
00:07:22,021 --> 00:07:26,110
baina Iparraldeko hiru euskaltzain
izan zituen ia hastapenetik:

136
00:07:26,408 --> 00:07:28,142
Broussain, Adema eta Lande.

137
00:07:29,314 --> 00:07:31,513
Ikusten duzue giro ilun hau?

138
00:07:31,538 --> 00:07:36,605
Honek zera esan nahi
du, ailegatu garela 1923ra:

139
00:07:36,630 --> 00:07:39,110
lehen pizkundea
itzali zen garaira.

140
00:07:39,134 --> 00:07:41,904
Edo hobeto esanda,
itzali zuten garaira.

141
00:07:41,929 --> 00:07:46,136
1923an, Primo de Rivera
militar kontserbadoreak

142
00:07:46,160 --> 00:07:48,397
estatu kolpea eman
zuen Espainian,

143
00:07:48,440 --> 00:07:50,309
eta agintea eskuratu zuen.

144
00:07:50,334 --> 00:07:53,265
Zazpi urteko erregimen
totalitarioa ezarri zuen,

145
00:07:53,290 --> 00:07:56,775
eta euskara eta euskaldunak
jazarri zituen irmoki.

146
00:07:56,800 --> 00:08:00,480
Lore-jokoak, euskarazko
argitalpenak eta gisakoak debekatuta,

147
00:08:00,782 --> 00:08:04,955
eten egin zen Pizkundearen bidea,
bai behintzat Hego Euskal Herrian.

148
00:08:04,980 --> 00:08:06,884
Eta Ipar Euskal Herria, zer?

149
00:08:06,909 --> 00:08:09,748
Bada, ez pentsa bertako
giroa askoz hobea zenik.

150
00:08:09,773 --> 00:08:13,978
Izan ere, 1914an abiatu
zen I. Mundu Gerra,

151
00:08:14,003 --> 00:08:18,008
eta milaka gaztek hartu zuten
bertan parte, Frantziako soldadu gisa.

152
00:08:18,033 --> 00:08:21,940
Gerraostean, gainera, asko
indartu zen frantses nazionalismoa.

153
00:08:21,965 --> 00:08:25,370
Pizkundea gerrek eta
diktadurek etenarazi zuten, beraz.

154
00:08:25,670 --> 00:08:29,910
Baina lasai, laster etorriko zen,
berriro ere, bigarren Euskal Pizkundea.

155
00:08:30,390 --> 00:08:32,088
Baina, zer ordu da?

156
00:08:32,113 --> 00:08:32,921
Eta hamar?

157
00:08:32,946 --> 00:08:33,454
Ai ama!

158
00:08:33,479 --> 00:08:35,174
Berandu iritsiko
naiz <i>Croosfitera</i>.

159
00:08:35,199 --> 00:08:37,930
Beste batean azalduko dizuet
bigarren pizkundea. Ados?

160
00:08:38,350 --> 00:08:41,020
Segi piztuta eta
bizi-bizi. Aiooo!