Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Identitate digitala.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,180 --> 00:00:04,485
Nor nahi duzu izan?

2
00:00:04,510 --> 00:00:05,358
Nor zara?

3
00:00:05,383 --> 00:00:06,982
Edo nor naiz ni?

4
00:00:07,007 --> 00:00:08,167
Izen eta abizen bat?

5
00:00:08,191 --> 00:00:09,121
Aurpegi bat?

6
00:00:09,146 --> 00:00:10,315
Ikasi dugun hori?

7
00:00:10,340 --> 00:00:13,547
Edo jarrera da gure
identitatea definitzen duena?

8
00:00:13,572 --> 00:00:14,599
Baina zein?

9
00:00:14,623 --> 00:00:15,934
Astelehen goizetakoa?

10
00:00:15,959 --> 00:00:17,495
Familia bazkarietakoa?

11
00:00:17,520 --> 00:00:19,391
Ez da erraza
erantzun bat ematea.

12
00:00:19,415 --> 00:00:23,494
Are gutxiago, gure identitatearen
zati bat digitala denetik.

13
00:00:23,617 --> 00:00:28,175
Guk geuk eraikitzen dugu gure irudia
sarean egiten eta esaten dugunarekin.

14
00:00:28,200 --> 00:00:29,420
Kontzienteki, edo ez.

15
00:00:29,646 --> 00:00:33,611
Eta bai, besteak ere, askotan,
sarean ikusten dugunaren arabera

16
00:00:33,636 --> 00:00:35,834
sailkatu eta baloratzen ditugu.

17
00:00:35,858 --> 00:00:38,085
Noski: kalean bertan ere,

18
00:00:38,110 --> 00:00:42,305
gure janzkera edo hitz egiteko modua
performance bat dira, neurri batean.

19
00:00:42,330 --> 00:00:44,927
Baina mundu fisikoak
baditu bere mugak.

20
00:00:44,952 --> 00:00:47,226
Identitate digitala
eraikitzean aldiz,

21
00:00:47,250 --> 00:00:49,625
biderkatu egiten dira aukerak.

22
00:00:49,650 --> 00:00:51,738
Eta baita gatazka iturriak ere.

23
00:00:51,762 --> 00:00:55,313
Genero gabeak, anonimoak
edo gure inguru intimoan

24
00:00:55,338 --> 00:00:57,832
garenaren oso bestelakoak
izan gaitezke bertan.

25
00:00:57,856 --> 00:01:00,853
Baina badakigu hau era
kontzientean erabiltzen?

26
00:01:00,878 --> 00:01:03,330
Aldatu dezakete geure
buruaz dugun iritzia?

27
00:01:03,355 --> 00:01:07,229
Noren esku ari gara lagatzen
ustez gurea den identitate hori?

28
00:01:15,001 --> 00:01:19,417
Sare sozialak dira gure identitate
digitalaren erakuslehio agerikoena.

29
00:01:19,441 --> 00:01:22,184
Aukeratzen ditugun
irudi edo esaldien bidez,

30
00:01:22,208 --> 00:01:25,066
transmititu nahi dugun
horri ematen diogu forma.

31
00:01:25,091 --> 00:01:28,580
Esku-hartze zuzena daukagu
besteek pertzibituko gaituzten moduan.

32
00:01:29,000 --> 00:01:30,807
Eta zer bilatzen dugu horrekin?

33
00:01:30,831 --> 00:01:32,790
Gehienean, besteei gustatzea.

34
00:01:33,129 --> 00:01:36,435
Dela talde-sozial jakin
bati, dela gure jarraitzaileei…

35
00:01:36,460 --> 00:01:41,229
Ahalegin horretan, gure fisikoa dena
baino ederragoa erakusten saia gaitezke,

36
00:01:41,254 --> 00:01:45,616
adibidez: argazki bikainenak
bakarrik igoz edo filtroak erabiliz.

37
00:01:45,641 --> 00:01:49,058
Garena baino zoriontsuagoak
agertzeko joera ere badugu;

38
00:01:49,083 --> 00:01:53,405
Abenturazaleak, oso sozialak eta
kirolariak garela erakutsi dezakegu,

39
00:01:53,430 --> 00:01:58,089
nahiz eta, beharbada, sareetara igotzen
ditugun plan horiek oso noizbehinka egin.

40
00:01:58,114 --> 00:02:00,359
Baina irudia ez da dena.

41
00:02:00,384 --> 00:02:02,431
Berdin eragin
dezakegu testuekin ere:

42
00:02:02,456 --> 00:02:05,644
sareko jarduna ez denez
zuzenekoa bezain espontaneoa,

43
00:02:05,669 --> 00:02:08,869
ohikoa da gehiago
neurtzea zer esaten dugun.

44
00:02:08,894 --> 00:02:11,107
Zein aldarrikapenekin
nahi dugun egin bat,

45
00:02:11,132 --> 00:02:13,528
zein iruzkin burutsu
nahi dugun zabaldu…

46
00:02:13,553 --> 00:02:17,861
Eta noski: sare sozialik ez
izateak edo zein saretan aritu

47
00:02:17,886 --> 00:02:20,456
hautatzeak ere
esaten du zerbait gutaz.

48
00:02:20,481 --> 00:02:23,129
Linkedinen egoteak
inplikazio batzuk ditu,

49
00:02:23,154 --> 00:02:25,783
ligatzeko aplikazioetan
egoteak beste batzuk.

50
00:02:25,808 --> 00:02:28,925
Egiten dugunak eta
egiten ez dugunak,

51
00:02:28,950 --> 00:02:30,397
biek moldatzen dute,

52
00:02:30,421 --> 00:02:33,764
hein batean, besteek
gutaz pentsatuko duten hori.

53
00:02:33,789 --> 00:02:35,765
Alde batetik, zirragararria da.

54
00:02:35,790 --> 00:02:40,564
Inoiz baino gehiago, aukera daukagu gure
zein alde erakutsi nahi dugun aukeratzeko,

55
00:02:40,600 --> 00:02:42,140
zuzenekoaren mugarik gabe.

56
00:02:42,500 --> 00:02:45,835
Baina erakusten dugunaren
eta garenaren artean

57
00:02:45,860 --> 00:02:48,371
alde handia badago,
arriskutsua da.

58
00:02:48,396 --> 00:02:52,096
Zenbait kasutan, zuzenekoarekiko
fobia bat garatu dezakegu,

59
00:02:52,121 --> 00:02:53,447
eta isolatzera jo.

60
00:02:53,680 --> 00:02:55,656
Beldurra etor daiteke, ate joka:

61
00:02:55,680 --> 00:02:59,162
besteek erakusten dugun
horregatik maite bagaituzte,

62
00:02:59,187 --> 00:03:03,322
utziko diote gu maitatzeari
parez-parekoan hain interesgarriak

63
00:03:03,346 --> 00:03:05,475
edo ederrak ez
garela ikusiz gero?

64
00:03:05,500 --> 00:03:07,896
Tinder, Badoo, Kaixomaitia

65
00:03:07,921 --> 00:03:09,868
edo gisako
aplikazioetan adibidez,

66
00:03:09,892 --> 00:03:11,670
ez al gara beldur
horrekin dantzan ari?

67
00:03:11,695 --> 00:03:15,831
Bestalde, identitate digitala
ez da ego ariketa bat soilik.

68
00:03:15,864 --> 00:03:17,885
Eta ez da hautu
erabat librea ere.

69
00:03:17,910 --> 00:03:20,523
Dagoeneko, lan eremu
askotan hartzen da aintzat

70
00:03:20,547 --> 00:03:22,304
hautagaien
sareetako identitatea,

71
00:03:22,328 --> 00:03:24,882
norbait kontratatu
edo ez erabakitzeko.

72
00:03:24,906 --> 00:03:27,865
Edo kontrara,
norbait kaleratzeko.

73
00:03:27,890 --> 00:03:31,945
Gure ekonomian eta bizi-baldintzetan
zuzeneko eragina izan dezake.

74
00:03:31,970 --> 00:03:34,430
Identitate digitala
eraikitzeaz ari gara.

75
00:03:34,570 --> 00:03:38,080
Baina sareek ematen dute kontrako
aukera ere: anonimotasunarena.

76
00:03:38,105 --> 00:03:40,595
Gorputzik gabe eta izenik
gabe aritzeko bidea da;

77
00:03:40,620 --> 00:03:44,719
esateko edo egiteko gure izen eta
abizenez esango ez genituzkenak.

78
00:03:44,743 --> 00:03:47,713
Eta askotan, baita
iraintzeko aitzakia ere.

79
00:03:47,737 --> 00:03:49,794
Hala egiten duenari,
troll esaten zaio.

80
00:03:49,818 --> 00:03:53,641
Badira anonimotasuna askatasun
eremu gisa ikusten dutenak.

81
00:03:53,666 --> 00:03:56,311
Gero eta pertsona gehiagok
hautatzen dute, adibidez,

82
00:03:56,336 --> 00:04:01,555
euren perfiletan aurpegirik ez
erakustea, haien intimitatea babesteko.

83
00:04:01,580 --> 00:04:03,497
Kontrako fenomenoa dira bot-ak.

84
00:04:03,531 --> 00:04:06,363
Pertsona bat dirudite,
argazki, izen eta guzti,

85
00:04:06,388 --> 00:04:08,708
baina ez dira egiazko gizakiak.

86
00:04:08,733 --> 00:04:13,562
Robotak dituzte atzean, edo zientoka
kontu faltsu kudeatzen dituen norbait.

87
00:04:13,587 --> 00:04:18,494
Bada anonimotasunak baino gatazka
gehiago sortzen dituen beste jokabide bat:

88
00:04:18,519 --> 00:04:20,746
identitate lapurreta.

89
00:04:20,770 --> 00:04:26,715
Nahikoa da gure argazki bat eta izen-abizen
bera erabiltzea gure identitatea ebasteko.

90
00:04:26,740 --> 00:04:30,215
Horren bidez, beste norbaiti
iruzur egin diezaiokete,

91
00:04:30,240 --> 00:04:33,155
edo uste faltsuak
zabaldu, gu kaltetzeko.

92
00:04:33,180 --> 00:04:35,855
Horren aplikazio bat
da <i>Catfish</i> kontzeptua.

93
00:04:35,880 --> 00:04:38,930
Hau da: beste norbaiten
izen eta argazkiak erabiltzea

94
00:04:39,090 --> 00:04:41,450
harreman erromantiko
faltsuak izateko.

95
00:04:41,630 --> 00:04:44,252
Aldaera are
ilunagoak ere badaude,

96
00:04:44,276 --> 00:04:46,848
genero indarkeriarekin
lotura zuzena dutenak.

97
00:04:46,882 --> 00:04:49,729
Identitate lapurreta,
eta <i>deepfake</i> gisa

98
00:04:49,753 --> 00:04:52,865
izendatzen diren bideo
edo argazki muntaiak

99
00:04:52,890 --> 00:04:55,158
emakumeok zapaltzeko
tresna dira maiz.

100
00:04:55,183 --> 00:04:59,155
Normalean, praktika sexualetan
edo biluzik erakusten dituzte.

101
00:04:59,180 --> 00:05:02,075
Nola eta nork erreparatu
dezake emakume horien irudian

102
00:05:02,100 --> 00:05:04,693
eta osasun emozionalean
eragindako kalte hori?

103
00:05:04,718 --> 00:05:07,298
Baditugu mekanismoak
hori eragozteko?

104
00:05:07,332 --> 00:05:11,266
Lehentasunezkoa da halako
erronkei konponbideak aurkitzea.

105
00:05:11,290 --> 00:05:14,131
Utz ditzagun sare
sozialak, pixka batean.

106
00:05:14,156 --> 00:05:17,485
Bai behintzat, mugikorreko
aplikazio formara mugatzen direnak.

107
00:05:17,519 --> 00:05:20,899
Identitate digitalaren garapena
ez da soilik bertan ematen.

108
00:05:21,185 --> 00:05:25,593
Online bideojokoetan eta metabertsoan
beste forma batzuk hartzen ditu maiz,

109
00:05:25,617 --> 00:05:29,174
eta hor ere, galdera eta erronka
mordoa datozkigu gainera.

110
00:05:29,198 --> 00:05:32,660
Pentsa: mundu birtualetan ez
gaitu, irudi soil batek ordezkatzen;

111
00:05:33,160 --> 00:05:36,160
gorputz digital oso bat
duen avatar batek baizik.

112
00:05:36,320 --> 00:05:39,365
Avatar hori izan daiteke
gure antzekoa, edo ez,

113
00:05:39,390 --> 00:05:41,270
eta aukerak mugagabeak dira,

114
00:05:41,295 --> 00:05:44,598
ez bada jokoak edo plataformak
berak mugak jartzen dituela.

115
00:05:44,623 --> 00:05:47,590
Izan gaitezke genero gabeak,
beste genero bat hautatu,

116
00:05:47,614 --> 00:05:49,625
edo fantasiazko izaki bat izan…

117
00:05:49,659 --> 00:05:53,419
Eta noski, gure ezaugarri fisikoak
edo janzkera nahieran alda ditzakegu.

118
00:05:53,719 --> 00:05:56,303
Nahieran esan dut,
baina ez da beti horrela.

119
00:05:56,328 --> 00:06:00,855
Bideojoko askotan, ezaugarri fisikoak
edo jantziak erosi egin behar baitira.

120
00:06:00,880 --> 00:06:04,055
Diru errealarekin ordaintzen
dira avatar horien kapela,

121
00:06:04,080 --> 00:06:06,065
betaurrekoak edo tatuajeak.

122
00:06:06,089 --> 00:06:10,358
Eta noski, hor ere, mundu fisikoan
bezala, estatus bat adierazten dute.

123
00:06:10,383 --> 00:06:12,382
Gatazka iturri potoloa dago hor.

124
00:06:12,406 --> 00:06:16,517
Identitate digitala eraikitzeko,
mundu birtualetan nor izateko,

125
00:06:16,551 --> 00:06:18,411
poltsikoa hustu beharko dugu.

126
00:06:18,436 --> 00:06:23,555
Eta diru hori, gure identitate digital
horren jabe direnen esku geratuko da.

127
00:06:23,580 --> 00:06:24,965
Ezin da jakintzat eman,

128
00:06:24,990 --> 00:06:29,415
hortaz identitate digitala modu erabat
librean eraiki ahal izango dugunik.

129
00:06:29,440 --> 00:06:31,489
Banator bueltan
hasierako galderara:

130
00:06:31,514 --> 00:06:33,925
nor naiz ni? Nor zara zu?

131
00:06:33,950 --> 00:06:37,874
Fisikoki egokitu zaizkigun ezaugarri
horiek ordezkatu behar gaituzte derrigor?

132
00:06:37,898 --> 00:06:43,155
Edo demokratikoagoa da guk geuk hautatutako
avatarrek edo irudiek ordezkatzea?

133
00:06:43,180 --> 00:06:46,433
Mugatu behar da identitate
berriak sortzeko aukera hori?

134
00:06:46,467 --> 00:06:48,715
Eta hala bada, nork
mugatu behar du?

135
00:06:48,740 --> 00:06:53,168
Dilema horien zirrikituetan
arakatzea egokituko zaigu laster.

136
00:06:53,193 --> 00:06:54,602
Badugu zer hausnartua, ezta?