Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Descartes.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,160 --> 00:00:04,340
Cogito ergo sum.

2
00:00:04,580 --> 00:00:06,780
Pentsatzen dut; beraz, banaiz

3
00:00:07,320 --> 00:00:09,124
Descartes filosofoarena da

4
00:00:09,335 --> 00:00:12,035
geroztik zientoka
hizkuntza eta testuingurutan

5
00:00:12,224 --> 00:00:13,824
errepikatu den esaldia.

6
00:00:14,040 --> 00:00:16,530
Baina zein da,
zehazki, bere esanahia?

7
00:00:17,330 --> 00:00:22,460
Descartesek existentzia bera jarri zuen
zalantzan, bere buruari galdera eginez:

8
00:00:22,700 --> 00:00:24,580
“Nola dakigu existitzen garela?”

9
00:00:25,080 --> 00:00:30,070
Filosofoaren arabera, galdera hori egiteak
berak frogatzen du baietz, bagarela.

10
00:00:30,390 --> 00:00:34,900
Zalantza egiteko ezinbestekoa baita
pentsatzen duen subjektu bat existitzea.

11
00:00:36,110 --> 00:00:38,520
Hegoaldean
Descartes esaten diogu

12
00:00:38,660 --> 00:00:42,380
baina Iparraldeko euskaldunek
ondo esaten dute bere izena

13
00:00:42,660 --> 00:00:43,510
"Dekart" da.

14
00:00:43,890 --> 00:00:46,140
Munduan Dekart
bezala ezagutzen da

15
00:00:46,807 --> 00:00:52,830
Baina nor zen ordea, Dekart edo Descartes?
Eta zerk eraman zuen halako galderak egitera?

16
00:00:53,340 --> 00:00:56,390
Descartes 1596an jaio zen,

17
00:00:56,590 --> 00:00:58,600
Frantziako familia
burges batean.

18
00:00:58,880 --> 00:01:01,680
Teologia eta matematika
heziketa jaso zuen,

19
00:01:01,950 --> 00:01:06,620
baina 20 urterekin izandako amets
inspiragarri batzuek aldatu zioten bizitza:

20
00:01:07,190 --> 00:01:13,110
eszeptizismoari aurre egingo zioten egien bilaketa
izango zen, ordutik aurrera, bere egitekoa.

21
00:01:13,520 --> 00:01:16,020
Lehenengo filosofo
modernoa esaten zaio.

22
00:01:16,085 --> 00:01:20,774
Metodo zientifiko iraultzaile bat
proposatu zuen, eta razionalismo

23
00:01:20,796 --> 00:01:25,590
izenez ezagutzen den korronte filosofikoaren
ordezkari nagusitzat jotzen da.

24
00:01:25,740 --> 00:01:27,140
Korronte horren arabera,

25
00:01:27,311 --> 00:01:31,223
arrazoimena da ezagutzaren iturri
bakarra, zentzumenak baztertuta.

26
00:01:31,540 --> 00:01:34,300
Zientziaren unibertsaltasuna
defendatzen du,

27
00:01:34,420 --> 00:01:40,390
lege zalantzaezinen bilaketa, mundua eta
gizartea antolatzeko ezinbesteko elementu gisa.

28
00:01:40,870 --> 00:01:44,530
40 urte zituela argitaratu
zuen bere lanik zabalduena:

29
00:01:44,650 --> 00:01:46,650
Metodoari buruzko diskurtsoa.

30
00:01:46,970 --> 00:01:51,410
Ez zen ordea bere lan bakarra izan,
liburu andana idatzi eta zabaldu baitzuen.

31
00:01:51,830 --> 00:01:56,260
Lan horietan garatutako ideia
nagusiak ondoko hauexek dira:

32
00:01:56,666 --> 00:01:57,980
1. Zalantza metodikoa

33
00:01:58,450 --> 00:02:01,290
Zalantza metodikoa egiara
hurbiltzeko modu bat da,

34
00:02:01,350 --> 00:02:02,820
ariketa intelektual bat,

35
00:02:02,970 --> 00:02:06,590
zalantzarik gabeko ezer ba ote
dagoen ezagutzeko helburua duena.

36
00:02:06,730 --> 00:02:09,030
Zergatik jarri dena
zalantzan, ordea?

37
00:02:09,330 --> 00:02:13,518
Hiru arrazoi ematen ditu
Descartesek zalantza justifikatzeko:

38
00:02:13,543 --> 00:02:18,220
Lehenengoa, zentzumenak ez dira fidagarriak,
batzuetan engainatu egiten gaituzte.

39
00:02:18,590 --> 00:02:19,300
Bigarrena,

40
00:02:19,462 --> 00:02:22,100
Zaila da errealitatea
eta ametsa bereiztea.

41
00:02:22,350 --> 00:02:25,441
Nola dakigu hau ez
dela amets bat besterik?

42
00:02:25,542 --> 00:02:26,586
Eta hirugarrena,

43
00:02:26,660 --> 00:02:29,220
Arrazoimenak ere kale
egiten digu batzuetan.

44
00:02:29,480 --> 00:02:32,080
Baliteke norbaitek
gu manipulatu izana.

45
00:02:32,340 --> 00:02:35,280
Baina denak ezin du
zalantzagarria izan, ezta?

46
00:02:35,660 --> 00:02:39,150
Horregatik garatu zuen
Descartesek hurrengo puntua dena:

47
00:02:39,510 --> 00:02:41,360
2. Kartesiar metodoa

48
00:02:41,940 --> 00:02:43,460
Filosofoaren arabera,

49
00:02:43,630 --> 00:02:47,990
ezagutzak axioma zalantzaezinak
behar ditu, matematikak dituen moduan,

50
00:02:48,200 --> 00:02:51,020
gero, horien gainean,
ezagutza are gehiago garatzeko.

51
00:02:51,420 --> 00:02:56,620
Axioma edo egia horietara heltzeko
proposatu zuen bidea da Kartesiar metodoa.

52
00:02:57,010 --> 00:02:59,100
Lau arau edo
pausotan banatzen da.

53
00:02:59,620 --> 00:03:01,730
1. pausoa: Ebidentzia.

54
00:03:02,190 --> 00:03:03,990
Zerbait egiatzat hartzeko,

55
00:03:04,070 --> 00:03:05,880
ebidentzien bidez
berretsi behar da.

56
00:03:06,170 --> 00:03:09,040
Horretarako, bi baldintza
bete behar ditu lehenengo:

57
00:03:09,140 --> 00:03:13,550
agerikoa izan behar da eta gainerako
ideietatik erraz bereiz daitekeena.

58
00:03:13,980 --> 00:03:15,136
2. pausoa:

59
00:03:15,330 --> 00:03:16,920
Banaketa eta Analisia.

60
00:03:17,380 --> 00:03:21,100
Aztergaia edo arazoa ahalik eta
zati gehienetan banatu behar da,

61
00:03:21,370 --> 00:03:25,290
bere elementu guztiak banan
bana ulertu eta landu ahal izateko.

62
00:03:25,800 --> 00:03:27,790
3. pausoa: Sintesia.

63
00:03:28,310 --> 00:03:33,050
Aztergaia berreraiki behar da, analisian
aztertutako elementuetatik abiatuta.

64
00:03:33,250 --> 00:03:36,050
Analisian bildutako
zatiak josi behar dira,

65
00:03:36,130 --> 00:03:40,130
ideia sinpleenetatik hasi eta
geroz eta konplexuagoekin osatuz,

66
00:03:40,155 --> 00:03:42,634
ezagutza berri
agerikoak sortzeko.

67
00:03:43,240 --> 00:03:44,340
4. pausoa:

68
00:03:44,400 --> 00:03:45,320
Zerrendapena.

69
00:03:45,750 --> 00:03:50,690
Prozesu osoa birkontatu eta berrikusi behar
da, ziurtatzeko ezer ez dugula ahaztu.

70
00:03:51,642 --> 00:03:53,180
3. Substantziak.

71
00:03:53,600 --> 00:03:57,880
Descartesek ebazten du errealitatea
hiru substantziek osatzen dutela.

72
00:03:58,090 --> 00:04:00,960
Cogitoa edo res
cogitans da lehena.

73
00:04:01,200 --> 00:04:07,790
Zalantza egiten dut ezer existitzen ote den benetan, eta
horrek esan nahi du badagoela zalantza egiten duen zerbait,

74
00:04:07,860 --> 00:04:10,000
pentsamendu bat,
substantzia bat.

75
00:04:10,050 --> 00:04:11,480
“Pentsatzen dut; beraz,

76
00:04:11,570 --> 00:04:12,220
banaiz”.

77
00:04:12,420 --> 00:04:15,010
Hori da lehenengo
egia eta substantzia:

78
00:04:15,070 --> 00:04:16,930
pentsatzen duen izaki hori.

79
00:04:17,290 --> 00:04:23,080
Behin cogitoa existitzen dela frogatuta,
Jainkoaren existentzia azaldu zuen Decartesek.

80
00:04:23,290 --> 00:04:27,030
Pentsatzen duen zer hori
izaki hilkorra eta inperfektua da,

81
00:04:27,360 --> 00:04:30,880
baina baditu perfekzioaren
eta mugagabetasunaren ideiak:

82
00:04:31,100 --> 00:04:32,740
inperfektua izanda ere,

83
00:04:32,850 --> 00:04:34,430
perfekzioa ezagutzen du,

84
00:04:34,480 --> 00:04:35,350
ulertzen du.

85
00:04:35,680 --> 00:04:36,980
Descartesen ustez,

86
00:04:37,130 --> 00:04:39,790
horrek erakusten du
Jainkoa existitzen dela:

87
00:04:40,080 --> 00:04:45,350
Izaki perfektu eta mugagabe batek bakarrik
jar ditzake geure buruetan ideia horiek.

88
00:04:45,800 --> 00:04:49,450
Jainkoa da, beraz, res infinita
edo bigarren substantzia.

89
00:04:49,920 --> 00:04:54,230
Jainkoa existitzen bada, eta Jainkoa
perfektua bada horrek esan nahi du

90
00:04:54,440 --> 00:04:56,940
errealitate fisikoa
ere existitzen dela.

91
00:04:57,150 --> 00:05:00,030
Izan ere, jeinu maltzur
bat egongo balitz ere,

92
00:05:00,170 --> 00:05:02,980
demagun, errealitatea
desitxuratzen duena

93
00:05:03,270 --> 00:05:07,170
Jainko ahalguztiduna jeinu
maltzurra baino ahaltsuagoa litzateke.

94
00:05:07,490 --> 00:05:09,690
Gauzak horrela,
lasai egon gaitezke,

95
00:05:09,980 --> 00:05:13,980
Jainkoak ez liokeelako
utziko jeinuari gu engainatzen.

96
00:05:14,320 --> 00:05:18,530
Errealitate fisiko hori da hirugarren
substantzia edo res extensa.

97
00:05:19,010 --> 00:05:20,350
4. Dualismoa.

98
00:05:20,890 --> 00:05:25,296
Substantzien azalpena oinarri
hartuta, gizakiaren arima eta gorputza

99
00:05:25,321 --> 00:05:29,344
bi errealitate desberdin direla
ondorioztatzen du Descartesek.

100
00:05:29,580 --> 00:05:33,290
Arima autonomoa da eta ez
dago materiala den ezeren menpe.

101
00:05:33,700 --> 00:05:34,480
Res cogitans

102
00:05:34,810 --> 00:05:36,110
edo lehen substantzia da.

103
00:05:36,630 --> 00:05:37,730
Gorputza aldiz,

104
00:05:37,880 --> 00:05:41,750
res extensaren parte da,
mugatua, aldakorra eta hilkorra.

105
00:05:42,240 --> 00:05:45,010
Gizakia bi errealitateen
batasuna da;

106
00:05:45,350 --> 00:05:49,160
Errealitate horiek independenteak
dira, baina elkarreragiten dute

107
00:05:49,980 --> 00:05:54,520
Hauxe da, labur-labur, Descartesek
orain lau mende garatu zuen pentsakera.

108
00:05:54,970 --> 00:05:57,170
Baina berak egindako
galdera berberek

109
00:05:57,220 --> 00:06:00,470
dozenaka film eta gogoeta
pizten dituzte oraindik.

110
00:06:00,930 --> 00:06:02,150
Matrixen bizi gara?

111
00:06:02,640 --> 00:06:04,760
Errealitatea da
parean duzun hori?

112
00:06:05,130 --> 00:06:07,240
Descartesek baietz esango luke.

113
00:06:07,530 --> 00:06:08,530
Baina gogoratu,

114
00:06:08,750 --> 00:06:11,760
erantzuna zalantza
eginez bakarrik lor daiteke.