Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Bigarren Euskal Pizkundea.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,750 --> 00:00:08,510
Kaixo! Gogoan duzue nola hasi ginen Euskal
Pizkundea deituriko mugimendua ezagutzen?

2
00:00:09,343 --> 00:00:12,030
Ez duzula bideoa ikusi?
Segi bila derrepente.

3
00:00:12,504 --> 00:00:14,512
Lehen Pizkundeaz
aritu nintzen orduan,

4
00:00:14,537 --> 00:00:17,340
baina kontatu gabe utzi
genuen Bigarren Pizkundea.

5
00:00:17,365 --> 00:00:19,252
Heldu da horri eusteko momentua!

6
00:00:19,627 --> 00:00:22,301
Espero dut tarte honetan
inork spoilerrik egin ez izana!

7
00:00:23,017 --> 00:00:28,624
Lehen Pizkundea Primo de Riveraren
diktadurarekin amaitu zen, 1923an.

8
00:00:28,649 --> 00:00:31,816
Espainiar Estatuko Erregimen
politiko zapaltzaile horrek

9
00:00:31,841 --> 00:00:34,240
1930era arte iraun zuen.

10
00:00:34,840 --> 00:00:37,700
Baina orduantxe, diktadura
hura amaitu bezain laster,

11
00:00:38,029 --> 00:00:40,647
hasi zen gaur
aztertuko dugun garaia:

12
00:00:40,682 --> 00:00:43,459
indarrez itzalarazi
zuten euskaltzaletasuna

13
00:00:43,483 --> 00:00:46,296
berriz iratzarri zuen
Bigarren Euskal Pizkundea.

14
00:00:46,321 --> 00:00:50,157
Aro ilunak utzitako egoerari
erantzun zion loraldia izan zen.

15
00:00:50,182 --> 00:00:52,302
Spoilerra nik
egingo dizuet orain:

16
00:00:52,360 --> 00:00:54,513
laburra izan zen,
baina emankorra.

17
00:00:55,013 --> 00:00:56,995
Diktaduraren azken urteetan,

18
00:00:57,020 --> 00:00:59,900
Primo de Riveraren gobernua
legeak arintzen hasia zen.

19
00:01:00,455 --> 00:01:03,510
Urte horietan, Euskararen
Egun bat edo beste ospatu zen,

20
00:01:03,852 --> 00:01:08,535
hainbat liburu euskaraz idatzi ziren
eta poesia liburu batzuk argitaratu ziren.

21
00:01:08,560 --> 00:01:12,283
Tartean, Bigarren Pizkundea
abiarazi zuen olerki bilduma:

22
00:01:12,501 --> 00:01:17,621
Koldobika Jauregiren
<i>Biozkadak</i>, 1929an plazaratutakoa.

23
00:01:18,230 --> 00:01:22,216
Eta zergatik diogu liburu hori
izan zela mugimenduaren pizgarria?

24
00:01:22,241 --> 00:01:26,398
Bada, Lehen Olerti Eguna
antolatzeko aitzakia izan zelako.

25
00:01:26,422 --> 00:01:30,670
Baina hori ondo azaltzeko, aipa
dezadan lehenengo Euskaltzaleak taldea.

26
00:01:31,280 --> 00:01:35,280
1930ean sortu zen
Donostian, San Tomas egunez.

27
00:01:35,825 --> 00:01:39,717
«Aitzol» ezizenez ezaguna zen
Jose Ariztimuño apaiz eta idazleak

28
00:01:39,742 --> 00:01:41,520
bildu zituen hainbat
euskal sortzaile.

29
00:01:42,000 --> 00:01:45,120
Bertan adostu zuten taldea
osatu eta indarrak batzea,

30
00:01:45,360 --> 00:01:47,675
zer eta olerkigintza
bultzatzeko asmoz.

31
00:01:47,700 --> 00:01:49,241
Olerkigintza, bai.

32
00:01:49,265 --> 00:01:52,130
Lehen Pizkundea hainbat
kultura-arlotan garatu zen:

33
00:01:52,409 --> 00:01:54,515
musikan, aldizkarigintzan…

34
00:01:54,539 --> 00:01:57,423
Baina Aitzolen ustez,
olerkigintzak izan behar zuen

35
00:01:57,448 --> 00:01:59,807
Bigarren Pizkundearen
eragile nagusia.

36
00:02:00,590 --> 00:02:01,684
Zergatik?

37
00:02:01,719 --> 00:02:06,661
Zioenez, poesia gai da herri guztiek
bere-berea duten arima jaso eta islatzeko.

38
00:02:07,160 --> 00:02:11,595
Gainera, XIX. mendetik Europan
sortzen ari ziren estatu berriek

39
00:02:11,620 --> 00:02:15,843
herri-nortasuna poesiaren bitartez
eraiki zutela ikusi zuen Aitzolek.

40
00:02:15,868 --> 00:02:17,535
Eta hori zen bere ametsa,

41
00:02:17,560 --> 00:02:20,925
euskal poesia epikoa
eta kulturala bateratzea.

42
00:02:20,950 --> 00:02:23,385
Eta hori ez da
asteburu batean lortzen!

43
00:02:23,410 --> 00:02:24,633
Ez dut haria galdu.

44
00:02:24,667 --> 00:02:26,920
Bagatoz bueltan
<i>Biozkadak</i> liburura.

45
00:02:27,430 --> 00:02:31,805
Kontua baita, Euskaltzaleak hartu
zuen lehen erabakia hori izan zela:

46
00:02:31,830 --> 00:02:35,487
«Biozkadak» liburuaren eta
Koldobika Jauregi egilearen omenez,

47
00:02:35,511 --> 00:02:37,267
«Olerti eguna» antolatzea.

48
00:02:37,292 --> 00:02:40,111
Errenterian izan zen,
Jauregiren jaioterrian.

49
00:02:40,136 --> 00:02:42,876
Programazio zabaleko
ekitaldiek: elizkizunek,

50
00:02:42,901 --> 00:02:46,808
olerki-irakurketek, hitzaldiek…
jendetza bildu zuten bertan.

51
00:02:46,833 --> 00:02:50,564
Argi zegoen poesiak bazuela
herrian eragiteko adina botere.

52
00:02:50,589 --> 00:02:53,464
Bai, behintzat, olerti-egun
gehiago antolatzeko beste.

53
00:02:53,870 --> 00:02:56,350
Koldobika Jauregi ari
naiz esaten behin eta berriz.

54
00:02:56,770 --> 00:02:58,839
Baina ez nabil erabat zuzen.

55
00:02:58,863 --> 00:03:02,880
Gaurko traperoek bezala, Jauregik
ere bazuen A.K.A. bat, ezizen bat.

56
00:03:03,404 --> 00:03:05,259
Jakin nahi duzue zein zen?

57
00:03:06,370 --> 00:03:08,213
Jauregitar Koldobika.

58
00:03:08,237 --> 00:03:09,740
Pun! Eta ez da bakarra.

59
00:03:10,160 --> 00:03:13,174
Taldeak antolatutako
ekitaldietan ezagutzera eman ziren

60
00:03:13,198 --> 00:03:15,082
lau olerkari esanguratsuenak

61
00:03:15,107 --> 00:03:17,571
ezizenez ezagutzen ditugu, hots:

62
00:03:17,596 --> 00:03:22,087
Jose Maria Agirre, «Xabier Lizardi»;
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»;

63
00:03:22,112 --> 00:03:26,394
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
eta Juan Arana, «Loramendi».

64
00:03:26,419 --> 00:03:28,150
Denek zituzten ezizenak,

65
00:03:28,175 --> 00:03:31,485
baina olerti-egunek bildu
zituzten olerkari guztien artean ere

66
00:03:31,510 --> 00:03:33,690
bazeuden hainbat
estilo eta azpitalde.

67
00:03:34,161 --> 00:03:35,901
Hiru taldetan banatu
daitezke, oro har.

68
00:03:36,618 --> 00:03:42,667
Alde batetik, aurretik zetozen XIX. mendeko
euskal erromantizismoko olerkariak zeuden.

69
00:03:42,700 --> 00:03:44,713
Horiek modernismotik baino,

70
00:03:44,737 --> 00:03:48,416
bertsolaritzatik edaten zuten
olerki moldeak erabiltzen zituzten,

71
00:03:48,441 --> 00:03:51,435
eta ikusmolde berriari
bidea ireki zioten.

72
00:03:51,460 --> 00:03:53,484
Besteak beste, Emeterio Arrese

73
00:03:53,508 --> 00:03:58,165
eta aurretik aipatutako Jautarkol
bera talde horretan sar daitezke.

74
00:03:58,190 --> 00:04:02,724
Bigarrenik, olerkigintza narratibo
eta epikoa landu zutenak ditugu.

75
00:04:02,749 --> 00:04:07,525
Hezkuntza klasikoaren ildotik, poesia
sendo eta arrazoizkoa erabiltzen zuten,

76
00:04:07,550 --> 00:04:10,565
pentsamendua eta afektua
nahasten saiatzen zena.

77
00:04:10,590 --> 00:04:13,245
Orixe da talde horretako
erakusle nagusia.

78
00:04:13,270 --> 00:04:15,449
Zein? Nola ez dudala izena esan?

79
00:04:15,473 --> 00:04:18,614
Orixe bada. Orixe, h-rik gabe!

80
00:04:18,639 --> 00:04:23,158
Eta hirugarren talde gisa, kontrako
bidea jorratu zuten modernistak ditugu;

81
00:04:23,183 --> 00:04:25,655
tartean, Lizardi eta Lauaxeta.

82
00:04:25,680 --> 00:04:28,195
Elkarren artean zeharo
desberdinak badira ere,

83
00:04:28,220 --> 00:04:32,705
biek zuten lirikaren lanketaren bidez
euskal olerkigintza berritzeko asmoa.

84
00:04:32,730 --> 00:04:35,896
Sinbolismoa medio,
eguneroko bizitza garaikidera

85
00:04:35,920 --> 00:04:38,652
hurbildu nahi
zuten euskal poesia.

86
00:04:38,677 --> 00:04:40,585
Ea, zer uste duzue?

87
00:04:40,610 --> 00:04:44,160
Hiru korronteen arteko elkarbizitza
baketsua eta lasaia izan zela?

88
00:04:44,594 --> 00:04:47,427
Bada, ez. Hainbat
eztabaida sortu ziren,

89
00:04:47,452 --> 00:04:51,351
Bigarren Pizkundeak iraun zuen
garai labur baina sutsu hartan.

90
00:04:51,376 --> 00:04:53,095
Nagusiki, hiru:

91
00:04:53,510 --> 00:04:56,075
Lehenengoa,
hizkuntzarekin lotutakoa da.

92
00:04:56,100 --> 00:05:00,205
Lauaxeta eta Lizardi izan ziren
lehen bi olerti-egunen garaileak.

93
00:05:00,230 --> 00:05:02,420
Eta horrek hautsak
harrotu zituen.

94
00:05:02,445 --> 00:05:06,031
Hizkuntza ulertezina erabiltzen
zutela leporatu zitzaien.

95
00:05:06,055 --> 00:05:09,305
Alde batetik, Fermin Irigarai
«Larreko»-k salatu zuen

96
00:05:09,330 --> 00:05:14,288
Lauaxetaren olerkiak gaztelaniara itzuli
behar zirela zer esan nahi zuten jakiteko.

97
00:05:14,620 --> 00:05:18,860
Bestetik, 1932an
Argia-n argitaratutako

98
00:05:18,940 --> 00:05:22,235
gutun anonimo batek
Lizardi seinalatu zuen,

99
00:05:22,260 --> 00:05:26,235
olerkigintza molde berri baina
ilunagoetara zeramala esanez.

100
00:05:26,890 --> 00:05:32,265
Bigarren auzia, bestalde, klasizismoa
ulertzeko modu kontrajarriek eragin zuten.

101
00:05:32,290 --> 00:05:35,634
Lizardik 1932an «Biotz-begietan»

102
00:05:35,659 --> 00:05:38,099
plazaratu zuenean
piztu zen, zehazki,

103
00:05:38,124 --> 00:05:40,434
Orixeren eta Lauaxetaren artean.

104
00:05:40,458 --> 00:05:44,912
Obra klasikotzat jo zuten biek,
baina ez esanahi bera emanez.

105
00:05:44,937 --> 00:05:49,705
Orixek klasikotasuna eredu aldaezinetan
oinarrituta dagoela ulertzen du.

106
00:05:49,730 --> 00:05:51,654
Baina Lauaxeta ez dator bat.

107
00:05:51,678 --> 00:05:56,682
Haren arabera, ez du zentzurik klasizismoa
denborarekin batera ez aldatzeak;

108
00:05:56,707 --> 00:05:59,136
dinamikoa izan
behar du ezinbestean.

109
00:05:59,161 --> 00:06:02,760
Funtsean, bi jarrera estetiko
kontrajarri ziren eztabaida horretan:

110
00:06:03,240 --> 00:06:07,370
Lauaxetaren grina eta ausardia,
eta Orixeren neurria eta ekonomia..

111
00:06:08,350 --> 00:06:12,348
Hirugarren eztabaidak ere bi
azpitalde jarri zituen aurrez aurre:

112
00:06:12,373 --> 00:06:16,927
herri olerkiaren aldekoak eta
poesia landuaren defendatzaileak.

113
00:06:16,951 --> 00:06:21,275
Hori izan zen Bigarren Pizkundea
gogorren astindu zuen gatazka.

114
00:06:21,300 --> 00:06:25,722
Izan ere, Aitzolek berak, mugimenduaren
bultzatzaile nagusietakoa izan zenak,

115
00:06:25,747 --> 00:06:27,562
abiatu zuen ika-mika.

116
00:06:27,586 --> 00:06:32,059
1934an izan zen,
Orixeren aurka jo zuenean,

117
00:06:32,084 --> 00:06:36,700
olerki epikoetan indar gehiegi
jartzeagatik, olerki lirikoen kaltetan.

118
00:06:37,381 --> 00:06:42,289
Funtsean, salaketak Pizkundearen
nolabaiteko porrota jarri zuen agerian.

119
00:06:42,314 --> 00:06:44,655
Barne-iskanbilak ez
ziren arazo bakarra.

120
00:06:44,680 --> 00:06:47,343
Olerti-liburuen ale
gutxi saltzen ziren,

121
00:06:47,367 --> 00:06:51,949
eta nekez iristen ziren, nahi
beste behintzat, herrikideengana.

122
00:06:51,974 --> 00:06:56,115
Gaztelaniaren zabaltze gero eta
nabarmenagoa jasaten ari zen euskara,

123
00:06:56,140 --> 00:06:58,346
eta horri aurre egiteko
nahitaezkoa zen

124
00:06:58,370 --> 00:07:01,213
literatura herritarrengana
erraz iritsaraztea.

125
00:07:01,238 --> 00:07:02,885
Ez zuten lortu.

126
00:07:02,910 --> 00:07:05,040
Akaso ohartuko zineten zuek ere:

127
00:07:05,064 --> 00:07:07,285
gizonak besterik
ez ditut aipatu!

128
00:07:07,309 --> 00:07:10,100
Bada, behar baino
protagonismo gutxiagorekin,

129
00:07:10,160 --> 00:07:13,373
baina izan ziren olerkiak
idatzi zituzten emakumeak ere.

130
00:07:13,398 --> 00:07:15,895
Hona, hiru izen, arakatu
nahi duenarentzat:

131
00:07:15,920 --> 00:07:17,272
Tene Mujika,

132
00:07:17,296 --> 00:07:18,376
Rosario Artola

133
00:07:18,400 --> 00:07:21,727
eta Sorne Unzueta «Utarsus».

134
00:07:21,752 --> 00:07:23,805
Eta beste ohar garrantzitsu bat.

135
00:07:23,841 --> 00:07:26,815
Hegoaldean olerkigintzaren
loraldia izan bazen ere,

136
00:07:26,840 --> 00:07:28,900
bien bitartean
Ipar Euskal Herrian

137
00:07:28,925 --> 00:07:31,715
bestelako mugimenduak
ari ziren gertatzen.

138
00:07:31,740 --> 00:07:35,584
Bertan, prosa edo narratiba
izan zen genero nabarmenena.

139
00:07:35,609 --> 00:07:38,590
Oso desberdinak diren bi
egile nahi nizkizueke aipatu.

140
00:07:39,286 --> 00:07:41,096
Bata Jean Barbier,

141
00:07:41,121 --> 00:07:43,639
ikuspegi kontserbatzaile
eta tradizionaletik

142
00:07:43,663 --> 00:07:46,481
bere errealitatea
erakutsi nahi zuen idazlea.

143
00:07:46,506 --> 00:07:48,950
Eta bestea, Jean
Etxepare Bidegorri.

144
00:07:49,380 --> 00:07:52,540
Bidegorri, bai. Baina Mirikua
ezizenez da ezagunagoa.

145
00:07:53,000 --> 00:07:55,940
Amodioaz, sexuaz edo
hezkuntzaz hitz egin zuen,

146
00:07:55,960 --> 00:07:58,535
eta berritasuna ekarri
zuen forman ere.

147
00:07:58,560 --> 00:08:02,282
Esan dizuet laburra izan zela
Bigarren Euskal Pizkundea, ezta?

148
00:08:02,404 --> 00:08:04,392
Bada, iritsi gara amaierara.

149
00:08:04,416 --> 00:08:06,960
1936ra, zehazki.

150
00:08:07,520 --> 00:08:09,699
Eta zer gertatu zen urte hartan?

151
00:08:09,723 --> 00:08:12,215
Espainiako Gerra
Zibila abiatu zela.

152
00:08:12,240 --> 00:08:16,220
Hiru urte iraun zuen eta,
Francoren diktadurari eman zion bide.

153
00:08:16,245 --> 00:08:18,744
Gerrarekin eta
diktadurarekin, beste behin,

154
00:08:18,769 --> 00:08:23,776
euskarak eta euskal sorkuntzak erabateko
etena izan zuten Hego Euskal Herrian.

155
00:08:23,801 --> 00:08:25,344
Ez betiko, zorionez!

156
00:08:25,368 --> 00:08:27,525
Eta Ipar Euskal Herrian, zer?

157
00:08:27,550 --> 00:08:29,910
Zoritxarrez, gerra hotsak
heldu ziren bertara ere.

158
00:08:30,530 --> 00:08:36,600
1939an hasi zen inoizko gerrarik
odoltsuena izan den II. Mundu Gerra.

159
00:08:36,625 --> 00:08:39,987
I. Mundu Gerratik zetorren
joera indartu zuen horrek:

160
00:08:40,012 --> 00:08:43,346
Frantziaren parte izateko
sentimenduak gora egin zuen,

161
00:08:43,371 --> 00:08:46,269
eta euskal abertzaletasunak,
aldiz, behera.

162
00:08:46,294 --> 00:08:48,333
Gaurkoz nahikoa, ezta?

163
00:08:48,358 --> 00:08:49,666
Beste bat arte!