File:Kobaltoaren kronika.webm
Original file (WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2 min 15 s, 1,920 × 1,080 pixels, 2.45 Mbps overall, file size: 39.24 MB)
Captions
Summary
[edit]DescriptionKobaltoaren kronika.webm |
Euskara: Kobaltoaren kronika
Kobaltoa eta garagardoaren kasua, Quebec hirian 1966an izandakoa. Bihotzeko-kopurua oso handia izan zen hilabete batzuetan. Kobalto-kontzentrazio handiegia zegoen garagardo-pitxarretan detergente baten erruagatik. Transkribapena: Giza gorputzak ere baditu metal bereziak, baina neurri baten barruan. Neurriz kanpo, arazoak daude. Kobaltoaren kronikek diote 1966an bat-batean handitu zela bihotzekoen kopurua Quebec hirian, batez ere, garagardo asko edaten zutenen artean. 48 kasu, zortzi hilabetetan; haietatik, 20 hil ziren. Prentsan, ehunka hildako aipatu zituzten, eta alarma sortu zen. Horren ondorioz, agintariek batzorde bat osatu zuten arazoaren jatorria bilatzeko. Analisietako lehen susmagarria birus bat izan zen. Baina birus hark ez zuen bihotzekorik eragiten. Gero, pozoia bilatzeari ekin zioten, bai pazienteetan eta bai garagardoan… Radioa, bismutoa, kadmioa, platinoa, zilarra... intsektizidak eta drogak ere bilatu zituzten. Ezer ez. Ezer ez, hildako baten tiroidea aztertu zuten arte. Kobalto-kontzentrazio altua zuen. Eta tirodean topatutakoa Quebec-eko garagardoan ere baieztatu zen, Montrealekoan baino 16 aldiz kobalto gehiagorekin. Kobaltoa garagardoan ohikoa zen, ez bakarrik B12 bitaminarengatik. Tabernetan, azkar garbitutako edalontzietan detergente-hondarrak hurrengo kañaren aparra puskatu egiten zuen. Arazo handia zen. Baina garagardoari kobaltoa gehituta, desegin gabe irauten zuen hurrengo kañaren aparrak. Quebeceko garagardogileek bazekiten hori. Baina kobalto gehiegi gehitu zuten, antza. Kobaltoaren kronika ez da hor bukatzen. 2014an, 55 urteko gizon bat iritsi zen Marburgeko ospitalera, Alemanian. Haren sintomak eta House telesaileko pertsonaia batenak berdin-berdinak ziren. Fikzioan, kobaltoak pozoitu zuen pazientea. Eta ospitalekoek gogoratu zuten Quebecen ere horixe bera gertatu zela. Horrela argitu zuten kasua. Kobaltoa erabat beharrezkoa dugu. Baina gehiegi izatea hilgarria da. |
||
Date | 19 November 2016 | ||
Source |
|
||
Author |
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa) English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice) |
Licensing
[edit]- You are free:
- to share – to copy, distribute and transmit the work
- to remix – to adapt the work
- Under the following conditions:
- attribution – You must give appropriate credit, provide a link to the license, and indicate if changes were made. You may do so in any reasonable manner, but not in any way that suggests the licensor endorses you or your use.
- share alike – If you remix, transform, or build upon the material, you must distribute your contributions under the same or compatible license as the original.
File history
Click on a date/time to view the file as it appeared at that time.
Date/Time | Thumbnail | Dimensions | User | Comment | |
---|---|---|---|---|---|
current | 09:40, 30 January 2018 | 2 min 15 s, 1,920 × 1,080 (39.24 MB) | Elhuyar Fundazioa (talk | contribs) | {{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh... |
You cannot overwrite this file.
File usage on Commons
There are no pages that use this file.
Transcode status
Update transcode statusFile usage on other wikis
The following other wikis use this file:
- Usage on eu.wikipedia.org
Metadata
This file contains additional information such as Exif metadata which may have been added by the digital camera, scanner, or software program used to create or digitize it. If the file has been modified from its original state, some details such as the timestamp may not fully reflect those of the original file. The timestamp is only as accurate as the clock in the camera, and it may be completely wrong.
Software used | Lavf56.40.101 |
---|