Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Miguel Unamuno.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:04,120 --> 00:00:06,205
Gurean izan dugun
idazle odolbero,

2
00:00:06,229 --> 00:00:09,595
kritiko eta polemikoenetako
bat da Miguel Unamuno.

3
00:00:09,620 --> 00:00:12,664
Pentsalari sakona eta
sentikorra ere izan zen,

4
00:00:12,689 --> 00:00:16,085
eta harreman gatazkatsua
izan zuen euskararekin.

5
00:00:16,110 --> 00:00:18,102
Bere nortasun handiak lagunduta,

6
00:00:18,126 --> 00:00:21,939
Espainiar literaturan eta
filosofian eragin nabaria izan zuen.

7
00:00:21,964 --> 00:00:24,307
Baina nor izan zen
Miguel Unamuno?

8
00:00:24,331 --> 00:00:29,218
Bilbon jaio zen,
1864ko irailaren 29an,

9
00:00:29,242 --> 00:00:33,769
Bergaratik Bizkaiko hiriburura
etorritako familia gozogile batean.

10
00:00:33,794 --> 00:00:36,358
Etxean gaztelaniaz
egiten bazuten ere,

11
00:00:36,383 --> 00:00:41,548
gaztea zeneko abertzaletasunak kanpoan
euskara ikastera eraman zuen Unamuno.

12
00:00:41,573 --> 00:00:45,289
Urteak pasatu ahala, bere
jarrera aldatu zuen, ordea.

13
00:00:45,313 --> 00:00:50,309
Ezaguna da Bilboko Lore-jokoetan
1901ean emandako hitzaldia:

14
00:00:50,334 --> 00:00:53,295
euskara hizkuntza zaharkitua
zela aldarrikatu zuen,

15
00:00:53,319 --> 00:00:56,472
eta ezingo zela aro
berrietara egokitu.

16
00:00:56,496 --> 00:01:01,079
1897an fede-krisi
sakona bizi izan zuen,

17
00:01:01,104 --> 00:01:03,914
neurosi kardiako
batek areagotu zuena.

18
00:01:03,939 --> 00:01:05,375
Fedea izan nahi zuen,

19
00:01:05,400 --> 00:01:09,520
baina Raimundin semearen
gaixotasun larriak ez zion laguntzen.

20
00:01:09,545 --> 00:01:13,233
Madrilen egin zituen Filosofia
eta Letretako ikasketak,

21
00:01:13,258 --> 00:01:17,865
baina Salamancako unibertsitatea
izan zen bere bizitzako garrantzitsuena.

22
00:01:17,890 --> 00:01:20,501
19 urtez izan zen
bertako errektore,

23
00:01:20,525 --> 00:01:24,193
monarkiaren aurka agertzeagatik
kargua galdu zuen arte.

24
00:01:24,218 --> 00:01:29,640
Ondoren, Primo de Riveraren
1923ko estatu kolpearen ondorioz,

25
00:01:29,665 --> 00:01:32,742
Fuerteventuran
erbesteratuta bizi izan zen.

26
00:01:32,767 --> 00:01:35,644
Bizileku izan zituen
Paris eta Hendaia ere.

27
00:01:35,669 --> 00:01:41,727
Azken hori, 1930ean utzi zuen,
Primo de Riverak dimititzearekin bat,

28
00:01:41,752 --> 00:01:43,602
eta Salamancara bueltatu zen,

29
00:01:43,627 --> 00:01:46,983
Unibertsitateko errektore
kargua berreskuratuta.

30
00:01:47,008 --> 00:01:50,544
Bertan, errepublikaren
alde agertu zen publikoki.

31
00:01:50,569 --> 00:01:54,327
Unibertsitate hartan eman zuen
bere hitzaldi gogoratuenetakoa.

32
00:01:54,352 --> 00:01:59,260
Hasiera batean ez zuen Errepublikaren
kontrako altxamendu militarra gaitzetsi.

33
00:01:59,285 --> 00:02:03,764
Baina 1936ko Arrazaren
Egunaren ospakizunean

34
00:02:03,788 --> 00:02:07,117
entzun zituenek ez
zioten beste aukerarik utzi.

35
00:02:07,142 --> 00:02:11,236
Hitza hartu, eta oraindik
ezaguna den esaldi hau bota zuen:

36
00:02:11,261 --> 00:02:14,285
«“Kontuan izan garaitzea
ez dela konbentzitzea.

37
00:02:14,309 --> 00:02:16,861
Konkistatzea ez
da konbertitzea».

38
00:02:16,886 --> 00:02:19,095
Garai politiko
gorabeheratsu horietan,

39
00:02:19,119 --> 00:02:24,506
existentzialismoaren korrontean kokatu
daitezkeen ideiak garatu zituen Unamunok.

40
00:02:24,531 --> 00:02:27,185
1. Hezur-haragizko gizakia

41
00:02:27,210 --> 00:02:32,276
Unamunok ez zuen sinesten gai gizatiarrak
baztertzen dituen filosofia batean.

42
00:02:32,300 --> 00:02:34,837
Hezur-haragizko
gizakiaz hausnartzea da

43
00:02:34,861 --> 00:02:38,278
filosofia existentzialistaren
eginkizun nagusia.

44
00:02:38,303 --> 00:02:42,118
Eta gizakia ez du alde
arrazionalak bakarrik definitzen;

45
00:02:42,143 --> 00:02:44,953
izaki afektibo eta
sentimentala da erabat.

46
00:02:44,978 --> 00:02:48,881
Ideiak sentimenduetatik
datoz, eta ez alderantziz.

47
00:02:48,906 --> 00:02:52,476
Horregatik, Unamunoren
ustez, gizakia arrazoiaren

48
00:02:52,501 --> 00:02:55,121
eta bihotzaren arteko
barne borroka etengabean

49
00:02:55,145 --> 00:02:58,336
bizi den animalia
kontraesankorra da.

50
00:02:58,361 --> 00:03:02,325
Borroka horretan, gizakiak
oinarrizko bi instintu ditu:

51
00:03:02,350 --> 00:03:06,916
Kontserbazio-sena da norbanako
bakoitzak bizirauteko duen nahia;

52
00:03:06,941 --> 00:03:11,190
betikotze-sena, berriz,
espezie gisa irauteko nahia da.

53
00:03:11,215 --> 00:03:14,974
Hilkorra dela ohartzean,
gizakia bere buruaz errukitzen da,

54
00:03:14,999 --> 00:03:17,844
eta, ondoren, baita
gainerakoez ere.

55
00:03:17,868 --> 00:03:21,940
Erruki horretan ikusten du
Unamunok maitasunaren oinarria.

56
00:03:21,975 --> 00:03:26,070
Haren ustez, emakumearen
maitasuna ama-maitasuna da.

57
00:03:26,095 --> 00:03:29,645
Horren adibidea bere bizitza
pertsonalean aurkitu zuen:

58
00:03:29,670 --> 00:03:34,151
behin, antsietate krisi betean
zela, negarrez eta hiltzeko beldur,

59
00:03:34,176 --> 00:03:39,273
alboan zuen Concha emazteak
besarkatu zuen, eta honela galdetu zion:

60
00:03:39,298 --> 00:03:41,148
«zer duzu, ene seme?».

61
00:03:41,172 --> 00:03:44,820
Esaldi hura gogoan
iltzatuta geratu zitzaion.

62
00:03:44,845 --> 00:03:47,766
2. Hilezkortasun irrika

63
00:03:47,790 --> 00:03:49,996
Betikotze-sen horri jarraika,

64
00:03:50,021 --> 00:03:54,572
Unamunok ondorioztatu zuen
gizakiak hilezkortasuna irrikatzen duela.

65
00:03:54,597 --> 00:03:59,616
Hau da, gure «ni»an jarraitu nahi
dugula hezur-haragizko gizakiok.

66
00:03:59,641 --> 00:04:03,187
Ezerezarekiko sentitzen
dugun izuak dakar nahi hori,

67
00:04:03,212 --> 00:04:06,525
eta horrek bultzatzen
gaitu erlijioan sinestera.

68
00:04:06,550 --> 00:04:08,981
Horretarako behar
du gizakiak Jainkoa,

69
00:04:09,006 --> 00:04:12,218
hura delako hilezkortasuna
bermatzen duen hilezkorra.

70
00:04:12,960 --> 00:04:18,208
Fedea ulertzeko era hori Eliza katolikoaren
ortodoxiatik kanpo zegoelakoan,

71
00:04:18,233 --> 00:04:24,559
Unamunoren <i>Bizitzaren sentimendu
tragikoaz</i> liburua debekatu zuten 1936an.

72
00:04:24,584 --> 00:04:29,079
Liburu hartan aurkitzen da ideia
horren gainean eraikitako formula morala.

73
00:04:29,104 --> 00:04:33,566
Unamunoren ustez, betikotasuna
merezi izateko moduan jokatu behar dugu,

74
00:04:33,591 --> 00:04:36,925
gure ingurukoek ordezkaezinak
garela ikus dezaten

75
00:04:36,950 --> 00:04:42,204
eta, horrela, gure heriotzaren ideia
bidegabea eta onartezina suerta dadin.

76
00:04:42,229 --> 00:04:45,622
3. Bizitzaren
sentimendu tragikoaz

77
00:04:45,647 --> 00:04:50,005
Fedeak eta pentsamenduak osatzen
dute bizitzaren sentimendu tragikoa.

78
00:04:50,030 --> 00:04:53,632
Bihotzak hilezkortasuna
irrikatzera eramaten gaitu,

79
00:04:53,657 --> 00:04:57,929
baina arrazoi eszeptikoak
zalantzan jartzen du gertatuko ote den.

80
00:04:57,954 --> 00:05:01,883
Gatazka horrek gizakia
<i>amildegiaren hondoa</i> delakora darama.

81
00:05:01,907 --> 00:05:04,570
Bertatik egiten zuen
oihu Unamunok:

82
00:05:04,595 --> 00:05:06,875
«Sinetsi nahi dut,
baina ezin dut».

83
00:05:06,900 --> 00:05:11,244
Hortaz, fedea sinetsi nahi izate
gisa ulertzen zuela esan daiteke.

84
00:05:11,269 --> 00:05:15,030
Unamunoren ustez, zeinek
izan behar du egia-irizpide?

85
00:05:15,054 --> 00:05:17,070
arrazoiak ala bihotzak?

86
00:05:17,095 --> 00:05:21,311
William James filosofo
estatubatuarraren ideietan oinarrituta,

87
00:05:21,336 --> 00:05:25,119
Unamunok esan zuen bizitzak
izan behar duela egia-irizpide,

88
00:05:25,143 --> 00:05:26,883
logikak baino gehiago.

89
00:05:26,908 --> 00:05:31,021
Bilbotarraren ustez, bizitzaren
alde egiten duen oro egia da.

90
00:05:31,046 --> 00:05:35,678
Esaterako: egarri dagoen norbaitek
ura edaten ari dela uste badu

91
00:05:35,703 --> 00:05:38,231
eta uste horrek
egarria baretzen badio,

92
00:05:38,256 --> 00:05:40,599
ur hori egiazkoa da.

93
00:05:40,624 --> 00:05:43,166
4. Espainiaren problema.

94
00:05:43,190 --> 00:05:47,706
Unamuno 98ko Belaunaldia
deritzon korronte intelektual

95
00:05:47,731 --> 00:05:50,407
eta kultural espainiarreko
kide izan zen.

96
00:05:50,432 --> 00:05:53,086
Korronte hura osatzen
zuten pentsalariek

97
00:05:53,111 --> 00:05:56,055
bereziki aztertu zuten
«Espainiaren problema»,

98
00:05:56,080 --> 00:06:00,775
alegia, Puerto Rico, Kuba eta
Filipinetako koloniak galdu ondoren

99
00:06:00,800 --> 00:06:03,153
herrialdeak bizi
zuen krisialdia.

100
00:06:03,178 --> 00:06:07,249
Batzuek Espainia europartzeko
momentua iritsi zela uste zuten.

101
00:06:07,274 --> 00:06:09,894
Hasiera batean,
Unamuno horietakoa zen.

102
00:06:09,919 --> 00:06:13,325
Baina, 1897an bizitako
fede-krisiaren ondorioz,

103
00:06:13,350 --> 00:06:17,885
izpiritu berritzailearen
alde egitetik

104
00:06:17,910 --> 00:06:22,163
indibidualtasuna eta subjektibotasuna
aldarrikatzera igaro zen,

105
00:06:22,188 --> 00:06:25,495
zientziaren eta
kulturaren <i>inkisizio berriak</i>

106
00:06:25,519 --> 00:06:29,753
<i>ni</i>-a eta tradizioa
desagerraraz zitzakeelakoan.

107
00:06:29,778 --> 00:06:31,768
Ez zuen beharrezko
ikusten Espainiak

108
00:06:31,792 --> 00:06:35,635
aurrerakuntza zientifiko-teknikoak
asmatzeari ekitea.

109
00:06:35,659 --> 00:06:39,851
Horri egiten diote erreferentzia
bere esaldi ezagunenetako bik:

110
00:06:39,876 --> 00:06:41,535
«Espainia min dut»

111
00:06:41,560 --> 00:06:44,340
eta «Asma dezatela haiek!».

112
00:06:44,364 --> 00:06:47,508
Unamunok «barne historia»
kontzeptua asmatu zuen,

113
00:06:47,533 --> 00:06:50,035
herri bateko
betiereko tradizioa,

114
00:06:50,060 --> 00:06:52,488
benetako tradizio
sakona, izendatzeko.

115
00:06:52,512 --> 00:06:54,974
Historia kontzeptutik
desberdintzen da:

116
00:06:54,999 --> 00:06:58,847
historiak egunkarietan agertzen
diren gertakariez dihardu,

117
00:06:58,872 --> 00:07:00,320
eta barnehistoria, aldiz,

118
00:07:00,345 --> 00:07:04,070
ikusten ez diren milioika
gizakiren bizitzez osatzen da.

119
00:07:04,095 --> 00:07:08,435
Historia olatuak balira,
barnehistoria itsaso sakona litzateke.

120
00:07:08,460 --> 00:07:11,215
Ideia horrekin lotzen
zuen kixotismoa;

121
00:07:11,240 --> 00:07:14,157
haren ustez, arima gaztelarra
hoberen islatzen zuen

122
00:07:14,181 --> 00:07:16,660
filosofia bizia eta praktikoa.

123
00:07:16,685 --> 00:07:19,200
Jende arruntak
bezala pentsatzeari

124
00:07:19,224 --> 00:07:24,215
uko egiten dion heroia ikusten du
On Kixote pertsonaia satirikoarengan.

125
00:07:24,240 --> 00:07:28,769
Unamunoren filosofiak gizakiaren
arazo hurbilei erreparatzen die,

126
00:07:28,794 --> 00:07:31,041
eta inspirazio-iturri
sakona izan da

127
00:07:31,065 --> 00:07:34,084
hurrengo belaunaldietako
pentsalari askorentzat.

128
00:07:34,108 --> 00:07:39,105
Gaur egungo filosofian hain presente
dugun transhumanismoaren kontzeptuak

129
00:07:39,130 --> 00:07:41,104
aktualitatera dakar, nolabait,

130
00:07:41,128 --> 00:07:44,229
Unamunok proposatutako
hilezkortasuna.

131
00:07:44,254 --> 00:07:47,472
Transhumanismoak
teknologia eta zientziaren bidez

132
00:07:47,496 --> 00:07:52,162
gizakia heriotza gainditzeko gai
izan ote daitekeen aztertzen du.

133
00:07:52,187 --> 00:07:54,791
Horrek Unamunoren
fedearen kontra egiten du

134
00:07:54,815 --> 00:07:58,892
ala hori litzateke haren
nahiaren hurrengo urrats logikoa?

135
00:07:58,917 --> 00:08:00,769
Eta euskarari dagokionez,

136
00:08:00,794 --> 00:08:03,883
esan daiteke, nolabait,
haren hitz eskandalagarriek

137
00:08:03,907 --> 00:08:09,820
eragindako erreakzioek hizkuntza eta haren
erabilera indartzeko lana bultzatu zutela.

138
00:08:09,844 --> 00:08:11,857
Zer pentsatuko
ote luke gaur egun

139
00:08:11,881 --> 00:08:16,182
sarean berari buruzko bideo bat
euskaraz dagoela ikusiko balu?