Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Euskal arte plastikoa.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,510 --> 00:00:04,666
Kaixo-kaixo!

2
00:00:04,691 --> 00:00:05,821
Ira nauzu:

3
00:00:05,846 --> 00:00:07,185
Ira, Elbira.

4
00:00:07,210 --> 00:00:08,754
Irakasle edo maistra.

5
00:00:08,778 --> 00:00:11,729
Andereño ez deitu, mesedez,
zaharkitua geratu da-eta!

6
00:00:11,754 --> 00:00:14,975
Tira, gaurkoan ere zurekin
batera beste gai baten gainekoak

7
00:00:15,000 --> 00:00:18,296
marraztu, moldatu
edo zizelkatzera nator.

8
00:00:18,320 --> 00:00:21,088
Zergatik erabili ditudan
hitz horiek guztiak?

9
00:00:21,113 --> 00:00:24,901
Euskal Herriko arte plastikoen
historiaz arituko garelako, bai horixe!

10
00:00:25,413 --> 00:00:28,220
Hasteko, ba al dakizue
zer diren arte plastikoak?

11
00:00:28,623 --> 00:00:31,360
Eeeez! Ez gara plastikoz
egindako artelanez ari.

12
00:00:31,836 --> 00:00:36,341
Arte plastiko esaten diegu forma eta
bolumena irudikatzen dituzten arteei;

13
00:00:36,627 --> 00:00:40,409
bereziki, pinturari,
eskulturari eta arkitekturari.

14
00:00:40,434 --> 00:00:44,020
Materialtasunak berebiziko
garrantzia du arte plastikoen kasuan.

15
00:00:44,347 --> 00:00:46,868
Eta baaaai, plastikoz
egindako eskulturak

16
00:00:46,892 --> 00:00:49,180
ere arte plastikoen
barruan sailka ditzakegu!

17
00:00:49,660 --> 00:00:52,526
Orain, hel diezaiogun mamiari!

18
00:00:52,551 --> 00:00:55,434
Lehenengo mugarria
Harri Aroan aurkituko dugu.

19
00:00:55,459 --> 00:00:58,068
Izan ere, Euskal Herriko
lehenengo margolariak

20
00:00:58,092 --> 00:01:02,135
antzina-antzina-antzina-antzinakoak
dira:

21
00:01:02,160 --> 00:01:04,270
Paleolito eta
Neolito garaietakoak.

22
00:01:04,728 --> 00:01:06,050
Eta esango didazue:

23
00:01:06,074 --> 00:01:09,533
leizeetako margo horiek eta
<i>cromlech</i> monumentu zaharrak

24
00:01:09,557 --> 00:01:13,562
«andereño» esapidea baino
askoz-askoz-askoz zaharragoak dira!

25
00:01:13,587 --> 00:01:15,015
Eta arrazoi duzue.

26
00:01:15,040 --> 00:01:17,142
Baina garrantzitsua
da garai horiek aipatzea,

27
00:01:17,167 --> 00:01:19,946
geroago ikusiko dugun bezala.

28
00:01:19,970 --> 00:01:23,610
Arte plastikoaren historiak
hainbat aro eta aldi izan ditu,

29
00:01:23,635 --> 00:01:27,872
eta inguruko kultura nahiz boladekin
harremanean garatu da Euskal Herrian.

30
00:01:27,897 --> 00:01:32,004
Adibidez, erromatarren eragina
nabarmena izan zen Antzinaroan;

31
00:01:32,029 --> 00:01:35,962
Erdi Aroari dagokionez, berriz,
Donejakue bidearen lorratzetan

32
00:01:35,987 --> 00:01:38,219
sumatu dezakegu
Erromanikoaren kutsua;

33
00:01:38,244 --> 00:01:42,553
edota Gotikoaren arrastoa ikus dezakegu
hainbat katedral eta monasteriotan.

34
00:01:43,039 --> 00:01:47,200
Estilo aldaketa horiek gure herrietako
arkitekturan antzeman ditzakegu,

35
00:01:47,225 --> 00:01:50,491
batez ere, botereari lotuta
egon diren eraikinetan:

36
00:01:50,516 --> 00:01:54,334
Elizak monasterio, Udaletxe,
palazio eta halakoetan…

37
00:01:54,359 --> 00:01:58,069
Adibidez, Barrokoaren
lekuko dugu Loiolako Basilika.

38
00:01:58,094 --> 00:02:02,495
Aipatu behar dugu euskaldunok
beti ibili garela bolada horien atzetik

39
00:02:02,520 --> 00:02:06,607
eta joera guztiak pixka bat
beranduago heldu izan dira beti gurera.

40
00:02:06,632 --> 00:02:09,752
Baina badakit zuek moderno
hutsak zaretela, eta, beraz,

41
00:02:09,777 --> 00:02:14,270
hel diezaiegun lehenbailehen Arte
Modernoari eta Arte Garaikideari.

42
00:02:14,295 --> 00:02:18,103
XIX. mendearen erdialdean
hasi zen Arte Modernoaren aldia.

43
00:02:18,150 --> 00:02:21,070
Orokorrean, industrializazioaren
eskutik heldu ziren

44
00:02:21,130 --> 00:02:25,839
aldaketa sozioekonomiko, ideologiko
eta kultural bortitzekin batera,

45
00:02:25,864 --> 00:02:27,900
artearen baitara ere
aldaketa iritsi zen.

46
00:02:28,440 --> 00:02:31,089
Beste leku batzuetan,
Frantzian batez ere,

47
00:02:31,114 --> 00:02:32,958
hirietako bizimodu frenetikoa

48
00:02:32,982 --> 00:02:36,041
eta burgesiaren aisialdia
irudikatzeari ekin zioten.

49
00:02:36,341 --> 00:02:38,473
Inpresionismoa, puntillismoa

50
00:02:38,497 --> 00:02:41,956
eta ohitura-pintura izan
ziren nagusi urte haietan.

51
00:02:41,981 --> 00:02:44,304
Euskal Herrian,
ordea, gai horiez gain,

52
00:02:44,328 --> 00:02:47,291
beste batzuk ere landu zituzten
aldaketa sozialaren aurrean.

53
00:02:47,892 --> 00:02:51,851
Hala, Adolfo Guiard edo
Dario Regoyos margolariek,

54
00:02:51,884 --> 00:02:56,599
besteak beste, baserri edo arrantza-munduko
figura duin eta txukunak pintatu zituzten,

55
00:02:56,884 --> 00:03:00,889
euskal «balio» «benetako» eta
zintzoak mantentzea balioesteko.

56
00:03:01,246 --> 00:03:06,182
Ziur nago elkarte gastronomikoren
batean ikusi duzuela halako koadroren bat!

57
00:03:06,207 --> 00:03:10,635
Halaber, XIX. mendearen amaieran
eta XX. mendearen hasieran,

58
00:03:10,660 --> 00:03:14,657
saiakera berezia egin zuten Euskal
Herrian arte-sistema bat eratzeko.

59
00:03:15,173 --> 00:03:20,811
Euskal Herriko lehenengo museo
modernoa 1901ean zabaldu zen, Baionan.

60
00:03:20,893 --> 00:03:25,468
Gero ireki zuten Donostiako
San Telmo Museoa, 1902an;

61
00:03:25,492 --> 00:03:28,150
Nafarroako Museoa, 1910ean

62
00:03:28,455 --> 00:03:32,070
eta Bilboko Arte
Ederren Museoa, 1914an.

63
00:03:32,877 --> 00:03:34,917
Horietakoren batean
egongo zinen, ezta?

64
00:03:35,034 --> 00:03:37,389
Gaur egun ere ateak
zabalik dituzte batzuek!

65
00:03:37,940 --> 00:03:40,169
XX. mendean barneratu ahala,

66
00:03:40,193 --> 00:03:44,189
atzerriko abangoardien eragina
ere Euskal Herrira iristen hasi zen.

67
00:03:44,214 --> 00:03:46,590
Nikolas Lekuona,
Narkis Balentziaga,

68
00:03:46,615 --> 00:03:50,310
Jorge Oteiza edo Menchu
Gal aipatu behar ditugu hemen,

69
00:03:50,638 --> 00:03:53,740
haiek izan baitziren
abangoardia egarriz aritu zirenak

70
00:03:54,034 --> 00:03:58,551
1920ko eta 1930eko hamarkadetan

71
00:03:58,575 --> 00:04:02,057
kanpoko eraginak ekarri
nahian, bidaiak planeatzen eta…

72
00:04:02,082 --> 00:04:03,266
Eeeeet!!

73
00:04:03,291 --> 00:04:06,311
Justu Euskal Herriko
arte-sistema indarra hartzen ari zela

74
00:04:06,335 --> 00:04:09,705
heldu zen Francoren
altxamendua eta Gerra Zibila,

75
00:04:09,730 --> 00:04:13,940
eta pikutara bidali zituen Arte
Modernoaren aldeko ahaleginak.

76
00:04:14,010 --> 00:04:17,520
Artista askok eta askok
erbestera joan behar izan zuten,

77
00:04:17,545 --> 00:04:21,050
eta hainbat urtez, diasporak
eutsi zion euskal arteari.

78
00:04:21,075 --> 00:04:25,403
Izan ere, Penintsulan ezinezkoa
zen ezein jardun moderno garatzea

79
00:04:25,428 --> 00:04:26,960
eta euskararen alde lan egitea.

80
00:04:27,393 --> 00:04:30,487
Ez da egundo diktadura
modernorik izan, gazteok!

81
00:04:30,512 --> 00:04:33,625
Erbestetik edo atzerritik
itzuli ziren artistek, ordea,

82
00:04:33,649 --> 00:04:35,722
ideia freskoak ekarri zituzten:

83
00:04:35,778 --> 00:04:38,001
Mari Paz Jiménez
artistak, esaterako,

84
00:04:38,025 --> 00:04:41,729
surrealismoa berpiztu zuen
Argentinatik bueltatu zenean.

85
00:04:41,754 --> 00:04:45,614
Jorge Oteizak, berriz, «benetako»
adierazpena ezagutzeko

86
00:04:45,639 --> 00:04:50,518
eta azaltzeko teoria estetiko berri bat
planteatu zuen <i>Quosque tandem…!</i> liburuan.

87
00:04:50,855 --> 00:04:55,320
Horretarako, Euskal Herriaren erroak
ikertu beharra zegoela azaldu zuen,

88
00:04:55,345 --> 00:04:58,310
eta oso-oso-oso
atzera egin zuen:

89
00:04:58,708 --> 00:05:01,686
Neolitoko <i>cromlechak</i>
miresteraino.

90
00:05:01,711 --> 00:05:05,155
Esan dizuet hasieran, garrantzitsua
zela hasiera-hasieratik hastea!

91
00:05:05,180 --> 00:05:08,990
Tira, edonola ere, Oteizaren
ideiek eragin handi-handia izan zuten

92
00:05:09,014 --> 00:05:10,923
ondorengo belaunaldietan.

93
00:05:10,947 --> 00:05:14,106
Herriaren nortasuna
edo «arima» adierazteko,

94
00:05:14,131 --> 00:05:16,250
hutsa aztertzeari
ekin zion Oteizak,

95
00:05:16,499 --> 00:05:20,126
eta, haren lorratzetik, besteek
ere abstrakziora jo zuten:

96
00:05:20,151 --> 00:05:24,680
egurrezko, burdinazko edo harrizko
eskulturak egiten hasi ziren artistak,

97
00:05:24,705 --> 00:05:26,603
bai eta pintura abstraktuak ere.

98
00:05:27,210 --> 00:05:30,250
Oteizaren nahia
Eskola bat sortzea zen,

99
00:05:30,290 --> 00:05:33,875
eta Arantzazuko santutegiko
proiektua hortik gertu ibili zen;

100
00:05:33,900 --> 00:05:37,760
izan ere, elkarlanean sortu
artista nahiz arkitektoek.

101
00:05:38,283 --> 00:05:41,483
Euskal joera eta korronte
nagusiaren isla izan zen.

102
00:05:41,849 --> 00:05:44,683
1960ko hamarkadatik aurrera,

103
00:05:44,707 --> 00:05:48,192
Euskal Herriko artistak
taldeetan batzeko asmoa izan zen:

104
00:05:48,217 --> 00:05:50,120
hala sortu zen <i>Gaur</i> Gipuzkoan,

105
00:05:50,479 --> 00:05:52,922
<i>Emen</i> Bizkaian eta <i>Orain</i> Araban.

106
00:05:52,947 --> 00:05:55,535
Nafarroan <i>Denok</i> eta
Iparraldean <i>Batera</i> taldeak

107
00:05:55,559 --> 00:05:58,451
sortzeko asmoa
gauzatu gabe geratu zen.

108
00:05:58,480 --> 00:06:01,316
Pena da; denen artean
izen polita osatuko zuten:

109
00:06:01,341 --> 00:06:03,180
Gaur hemen orain denok batera!

110
00:06:03,740 --> 00:06:05,469
Testuinguru zaila zuten, ordea,

111
00:06:05,494 --> 00:06:09,535
eta «bihar agian batzuek
zerbait» egitekotan geratu ziren.

112
00:06:09,560 --> 00:06:12,670
Urte horietako izen aipagarrien
artean daude honako hauek:

113
00:06:12,930 --> 00:06:16,792
Eduardo Txillida, Nestor
Basterretxea, Jose Luis Zumeta,

114
00:06:16,817 --> 00:06:20,835
Remigio Mendiburu, Blas de
Otero, María Franciska Dapena

115
00:06:20,860 --> 00:06:22,990
eta Agustin Ibarrola,
besteak beste.

116
00:06:23,015 --> 00:06:26,380
Ziur nago ezagunak egingo
zaizkizuela haien formak eta estiloak,

117
00:06:26,405 --> 00:06:28,691
leku askotan ikus
baitaitezke halako lanak:

118
00:06:28,715 --> 00:06:32,783
Arantzazu, Haizearen
orrazia, EHUren logoa…

119
00:06:32,808 --> 00:06:36,939
Euskal gizontasun konkretu
batekin lot daiteke haien lana;

120
00:06:36,964 --> 00:06:41,369
baina garaiko artista batzuek ihes egin
nahi izan zioten korronte nagusi horri,

121
00:06:41,394 --> 00:06:44,750
eta beste bide batzuk bilatu
zituzten nahi zuten hori adierazteko.

122
00:06:45,210 --> 00:06:46,783
Horien artean dira, adibidez:

123
00:06:46,808 --> 00:06:50,128
Mari Puri Herrero, Isabel
Bakedano, Bixente Ameztoi,

124
00:06:50,152 --> 00:06:52,450
Rosa Valverde edo Esther Ferrer.

125
00:06:53,234 --> 00:06:55,809
Gaur egundik gero
eta gertuago gaude!

126
00:06:55,834 --> 00:06:59,684
Oteizaren ideiek ardaztu zuten
hainbat eta hainbat artistaren lana,

127
00:06:59,962 --> 00:07:04,800
eta haren teoriaren lorratzetik heldu zen
Euskal Eskultura Berriaren mugimendua

128
00:07:05,059 --> 00:07:09,750
1980ko hamarkadan, teoria
horiexek gainditzeko asmoz.

129
00:07:10,352 --> 00:07:14,238
Diktadura amaitu ostean, Euskal
Herriko Unibertsitatea sortu zen,

130
00:07:14,263 --> 00:07:16,610
baita Arte Ederren
Fakultatea eratu ere.

131
00:07:17,246 --> 00:07:21,411
Dakizuenez, mendearen bukaerak
beste iraultza handi bat ekarri zuen:

132
00:07:21,663 --> 00:07:25,284
Internet, teknologia
berriak, mass media delakoa,

133
00:07:25,320 --> 00:07:30,569
indibidualismoa eta globalizazioa
funtsezkoak dira egungo artea ulertzeko.

134
00:07:30,594 --> 00:07:33,566
Aldaketa horrekin, museo
eta zentro garrantzitsu

135
00:07:33,590 --> 00:07:35,905
eta ezagunak zabaldu
zituzten Euskal Herrian:

136
00:07:35,930 --> 00:07:39,405
Guggenheim, Artium
edo Tabakalera, adibidez.

137
00:07:39,430 --> 00:07:44,720
XXI. mendearen hasieran, estiloak,
gaiak eta joerak biderkatu egin dira,

138
00:07:45,060 --> 00:07:47,400
baina oraindik ere
ohikoa da euskal artistek

139
00:07:47,780 --> 00:07:52,265
tokikotasunari eta bertako tradizio
artistikoari erreferentzia egitea,

140
00:07:52,290 --> 00:07:55,695
bai eta jasotako memoria
hori auzitan jartzea ere.

141
00:07:55,720 --> 00:07:58,154
Hemen botako dizkizuet
hainbat izen interesgarri,

142
00:07:58,179 --> 00:08:00,205
haien arrastoa jarrai dezazuen:

143
00:08:00,230 --> 00:08:04,037
Itziar Okariz, Ibon
Aranberri, Sra. Polaroiska,

144
00:08:04,061 --> 00:08:08,239
June Crespo, Nora
Aurrekoetxea eta Izaro Ieregi.

145
00:08:08,263 --> 00:08:09,635
Orain zuen txanda da!

146
00:08:09,660 --> 00:08:13,559
Kuxkuxeatu ezazue artista
zahar nahiz berrien lanetan!

147
00:08:13,584 --> 00:08:14,637
Aio!